DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Garapen Agentzien Euskal Elkarteak

Bizkaiko enpresen nazioartekotzea sustatzeko ekimen bat abiatu du Garapen elkarteak

Proiektuaren baitan, Bizkaiko 20 bat enpresak hiru merkataritza misiotan parte hartuko dute

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 12a, ostirala - 12:30etan eguneratua

votos |¡comenta!
Una trabajadora de Cinfa, en la planta de Olloki.

Una trabajadora de Cinfa, en la planta de Olloki. (PATXI CASCANTE)

Galería Noticia

  • Una trabajadora de Cinfa, en la planta de Olloki.

Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (Garapen) "Bizkaiko enpresekin mundura" ekimena jarri du abian, Bizkaiko lau garapen agentziarekin elkarlanean, lurraldeko enpresa txiki eta ertainen (ETE) nazioartekotzea eta merkatu berrietarako sarrera sustatzeko. Proiektuaren baitan, Bizkaiko 20 bat enpresak hiru merkataritza misiotan parte hartuko dute, atzerrian, eta bakoitzak bere kontaktu agenda indibidualizatua izango du, merkataritzako harremanak hasteko edo hedatu ahal izateko. Zehazki, Mexiko Hirira, Kolonbiara eta Alemaniara joango dira enpresak, eta sektore bezero gisa eraikuntza edo metalgintza mekanikoaren sektorea dute.

BILBO. Bere arduradunek azaldu dutenez, ekimena Bizkaiko lau eskualdetan garatuko da, Meatzaldean, Txorierrin, Mungialdean eta Enkarterrian, Meatzaldeko Behargintza, S.L., Behargintza Txorierri S.L., Mungialdeko Behargintza eta Enkatur garapen agentziekin elkarlanean.

"Bizkaiko enpresekin mundura" Bizkaiko Foru Aldundiko Nazioarteko Partzuergoen Sustapen Programaren baitan dago, eta Garapen elkarteak 2013an onarturiko nazioartekotze estrategia du ardatz. Horrela, lankidetza sustatzea eta beste lurralde batzuekin harremanetan sartzea toki garapenaren esparruan, eta enpresen nazioartekotzea bultzatzea dira helburu nagusiak.

Asmo zehatzak, berriz, Amerikan nazioarteko merkatu berrietan sartzea, nazioartekotze prozesuetatik eratorritako gastuak murriztea,hiru herrialdeotako enpresen arteko sinergiak, osagarritasunak eta gaitasunak baliatzea, enpresen lehiakortasun postua hobetzea negozio aukera berriak sortuta, eta balizko merkataritza akordioetan sakontzeko interesa duten enpresak atzerrira eramatea dira.

Urtarrilaren 30ean, Mexikok, Kolonbiak eta Alemaniak eskaintzen dituzten aukeren berri emateko jardunaldia egingo da. Bertan, hiru herrialdeotako ordezkariak izango dira, sektore bezero gisa metalgintza mekanikoa eta eraikuntza dituzten enpresei begirako beren herrialdeetako errealitateak azaltzeko. Jardunaldia 09:00etan hasiko da, Ortuellako Kultur Etxean.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120