DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Ardura

Karmele Jaio - Viernes, 12 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:13h

votos |¡comenta!
Columnista Karmele Jaio

Galería Noticia

  • Columnista Karmele Jaio

HAUda testuingurua. Mendeetan munduaren inertzia gizonen interesetan oinarrituta egon da eta dago oraindik;gerra guztietan emakume eta neskatoen bortxaketa gerra-arma izan da eta da oraindik;emakumeen kontrako indarkeria sistematikoa da, emakumeak bortxatuak, erailak, jipoituak dira segunduro mundu honetan;neskatoak gero eta sexualizatuago agertzen zaizkigu publizitate kanpainetan, ume bat sexualki desiatzea gutxika normalizatuz;gure gorputza zatika saltzen da perfume iragarkietan;sexu jazarpenak ez dira bakarrik Hollywooden gertatzen, gure etxe alboko lantokian ere bai;gauak gureak direla aldarrikatzen badugu ere, gauak eta ordu eta leku batzuk oraindik ere territorio komantxea dira emakumeentzat;eta hau gutxi balitz, gure hitza kolokan jartzen da. Modu perberso batean, biktimak bere errugabetasuna frogatu behar du ezer baino lehen. Hau da testuingurua. Eta honen aurrean bakoitzak bere ardurak ditu. Denok ditugu. Baita komunikabideek ere.

Matxismoaren inertzia handia da, edozein arrakaletatik sartzen da gu ia konturatu gabe. Eta aldi berean, jende asko dago egunero lanean arrakala guzti horiek estali nahian. Korronte honen erdian, testuinguru honetan, galdera da: argitaratu al dezake komunikabide batek bortxaketa bat zuritzen duen artikulu bat? Argitaratu dezake min sakonena espektakulu huts bihurtzen duen artikulu bat? Inolako ekarpenik egiten ez duen eta biktimen minari barre egiten dion artikulu bat? Honi erantzuteko bakoitzak ezartzen ditu bere irizpideak. Nik argi daukat. Komunikabide baten lehen irizpidea hitz batekin neurtzen da: ardura. Horregatik iruditzen zait, niri ere, onartezina dela emakumeen minari barre eta emakumeen giza eskubideei burla egiten dion artikulu bati bozgailua eta tokia ematea. Egunkari honetan gertatu da. Ez da iritzi kontua, giza eskubideena baizik. Ez da ideologia kontua, ardura kontua baizik. Ez da pentsamendu bakarraren aldarria, minari eta injustizia jasan duenari zor zaion errespetua baizik. Gauza bat ateratzen dut positiboa guzti honetatik. Beste behin ere egiaztatu dut gizarte hau adi dagoela, gero eta gehiago. Gizarte honek baduela halako eraso baten aurrean erreakzionatzeko gaitasuna.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120