DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak iragarri duenez

Donostiako Udalak preserbatiboak saltzek 40 makina jarriko ditu 27 udal gunetan

30 makina eraikinen barruan jarriko dira, eta 10 kanpoan

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 12a, ostirala - 12:55etan eguneratua

votos |¡comenta!
Máquina expendedora de preservativos y otros productos junto a la estación de autobuses.

Máquina expendedora de preservativos y otros productos junto a la estación de autobuses.

Galería Noticia

  • Máquina expendedora de preservativos y otros productos junto a la estación de autobuses.

Donostiako Udalak preserbatiboak saltzeko 40 makina jarriko ditu datozen hiletan 27 udal zentrotan. 30 makina eraikinen barruan jarriko dira, eta 10 kanpoan, Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak ostiral honetan iragarri duenez. Eraikinen kanpoaldean, makinak fatxadetan atzera emandako aldeetan jarriko dira, espaloiak eta oinezkoak dabiltzan aldeak ez okupatzeko.

DONOSTIA. Ramosek azaldu duenez, Proiektu eta Obren Zuzendaritzak agindutako azterlan batean ezarri da zer eraikinetan jarriko diren makinak eta, eraikin bakoitzaren barruan, zer toki zehatzetan. Halaber, zerikusia duten zuzendaritza eta atalei galdetu zaie aukeratutako eraikinak egokiak diren horretarako: Donostia Kultura, Kiroletako Udal Patronatua, Hezkuntza eta Gizarte Sustapena, Aterpetxeen Bulegoa, Berdintasun Bulegoa eta Emakumeen Etxea. Bestalde, zentroen zuzendaritzek zentro bakoitzaren arduradunen zerrenda helarazi diote udalari, eta udala harremanetan jarri da jada haiekin.

Horretaz guztiaz hitz egingo dute, urtarrilaren 17an, Donostiako Hirigintza eta Berdintasun sailek, Farmazialarien Elkargoak, hiesaren aurkako kolektiboek eta Gehitu elkarteak izango duten bileran. Farmazialariek agindu dute makina eredu homologagarri bat aurkeztuko dutela, duen formagatik udal ordenantzak errespetatzen dituena eta ez dena eraikinetatik irteten baimendutakoa baino gehiago.

Bestalde, Duñike Agirrezabalaga Berdintasun zinegotziak esan du erabakia "oso berri ona" dela, "tresna eraginkorrak ematen dizkiolako hiriari hiesaren eta sexu bidezko gaixotasunen kontra borrokatzeko". "Osakidetzak emandako azken datuen arabera, hiesa era kezkagarrian ari da igotzen 40, 50 eta 60 urtetik gorako gizonengan. Horregatik, ahaleginak egin behar ditugu gai honi erantzuna emateko. Izan ere, aurten asko eztabaidatu da ea preserbatiboen erabilera gizon eta emakume guztiei eskuragarri jarri behar zaien edozein ordu eta egunetan".

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120