DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

#MeToo

Juanjo Olasagarre - Sábado, 13 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:08h

votos |¡comenta!
Columnista juanjo olasagarre

Galería Noticia

  • Columnista juanjo olasagarre

MATXISMOA, feminismoak arazo bihurtu arte, airea bezalakoa zen, ikusi ez baina gizartearen bizitzak irauteko beharrezkoa zuen zerbait. Feminismoak aire horren usain, partikula, mugimenduek batzuendako beste ba-tzuendako baino abantaila gehiago eskaintzen zutela seinalatu zuen, eta horrela haren naturaltasuna eta berezkotasuna salatu. Emakumeak, uste dut neurri batean edo bestean, mundu osokoak, altxatu eta, utzidazue sinplifikatzen, arren, #MeTookanpaina arte ailegatu dira. Kanpaina horrek goi esferetako emakumeen kontrako bortizkeria seinalatu du, esan digu, aktoreek ere jasan behar izan dutela lan egin behar izateko gizonek objektuak bezala tratatzea, hainbat eta hainbat Hollywoodeko filmetan agertu bezala.

Alde horretatik ez dut kontradikziorik ikusten Catherine Deneuvek, baina niretzat batez ere, Catherine Milletek (La vida sexual de Catherine M. zoragarria da) argitaratu duten gutuna gorte egite eta eraso sexuala bereizi nahian.

Segur aski Catherine Milletek, aberatsa eta giro intelektualean bizitakoa, ez du inoiz sentitu gorte egitearekin hasi eta eraso sexualean buka zitekeen egoerarik. Baina nire ustez, eta oso ezjakina naiz gizon-emakumeen arteko sedukzioan, joko sexualak behar du dagoen airearekin jolastu, eta hitza errepikatzen dut: jolastu, transgresioa irudikatzeko. Beti bezala gizonek emakumeen gainean duten boterea da arazoa.

Niri benetan, pederastiaz akusatu eta epaiketan errugabe erabakitako lagun bati gertatukoaren harira, beldurra ematen dit airea egurasteko haizeak eragin ditzakeen albo kalteak. Eta zentzu horretan, gay izan eta kasuaz irakurri dudanaren gutxia kontuan harturik, Anthony Rappen salaketaren ondoren Kevin Spacey gertaturikoa albo kaltea iruditzen zait.

Eta, bide batez, akats galanta deritzot egunkari honetan aurreko asteburuan argitaraturiko Xavier Vila-Coia artikuluari paso eman izanari, eta okagarria iruditzen bazait ere, Fernandoren egia bat esatera noa, eskubide guztia du idazteko. Beste kontu bat da argitara-tzea. Zabaldu leihoa, egurats dezagun.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120