DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Behatokia

Justizia otsein

Iñigo Bullain - Miércoles, 17 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!
Columnista Iñigo Bulliain

Galería Noticia

  • Columnista Iñigo Bulliain

DAGOENEKO hainbat urte igaro dira PP-k sasiko konstituzio erreforma martxan ipini zuenetik. Artikulu 167. eta 168.etan arautzen diren prozedura formalak erabili barik, B kutxadun alderdiari nahikoa izan zaio Konstituzio Auzitegiaren kide gehienen hautapena kontrolatzea, 159. artikuluaren bidetik, testua eraldatuz joateko. Zertarako eztabaidan sartu eta beste indar politikoekin kontsentsua gauzatu, noiz eta aldaketak burutu daitezkeen dozena magistratu lagunkide artean? Gauzak horrela dirauten bitartean, alferrik izango dira, ene iritziz, erreforma konstituzionala abiatzeko deiak.

Auzitegien interpretazioaren bitartez eta legearen testua aldatu gabe, mutazio konstituzional eta estatutarioak gerta daitezke. Haietako bat, oso esanguratsua, Nou Estatutaren ebazpenaren ondorioarena izan da. Sententzia harekin Konstituzio Auzitegiak lehertarazi egin zuen ordurarte zegoen oinarri konstituzional autonomikoa, zeinaren arabera, hainbat Gorte espainiarrek nola nazio autonomoen hautesleek egoki ez zerizkien testu autonomiko berriak errefusatzeko aukera parekotasuna baitzuten. 31/2010 sententziarekin batera, bermerik gabe geratu dira geroko erreforma estatutarioak, ordudanik auzitegiaren iritziek ezerezean jar dezaketelako hautesleria autonomikoaren borondate plebiszitarioa. Bestaldetik, Gorte frankistek harilkatu zuten hautes-legean ditu habeak botere zentralak, zeinak ordezkatzen baititu espainiar nazioari kuttun zaizkion ahalmenak. Horrela bideratu da Espainia espainiarrak duen suprarepresentazio parlamentarioa, bai Kongresuan bai (batez ere) Senatuan, non, esaterako, PP-k botoen %30ekin eserlekuen %60 baino gehiago dituen. Gerrymandering a la española horren bitartez, nazionalismo mesetarioari bermatu egiten zaizkio konstituzio erreforma litekenari betoa ezartzeko edo artikulu 155.aren aplikazioa baimen-tzeko eskubideak.

Izan ere, artikulu 155.ari eman zaion aplikazio abusiboa ulert daiteke “nazioaren subiranotasuna bermatzeko” etapa berri bat bezala, nazio espainiarraren supremaziaren defentsan. Santiagoko bide espainiar hori, Aznaratoan hasi ziren egiten. Orduan, kontraeraso postfranquista moduko bat antola-tzeko beharra zegoela iritzita, Ibarretxeren eta Maragall-en bideen aurka ekin zuten, bata zein bestea interpretatu izan zirelako mehatxu gisa nazio sakrosantoarentzat. Aurreko episodio historikoetan bezala, inkisitoreei bidea eman zitzaien baieztapen nazional errepresiboa abian jar zezaten. Ordudanik, legezko Kontrarreforma martxan dabil, arau, ebazpen zein erresoluzio judizialen haritik, marko konstituzionala sakonki eraldatzeko asmoz, autogobernu autonomikoaren kalterako eta, bereziki, politika sozialei min eragiteko, zeintzuk hein handi batean eskumen autonomikoei loturik dauden.

Katalandar Procés zorioneko horrek agerian utzi ditu judikatura militante batek zein ondorio utz dezakeen zuzenbidearen usu alternatiboaren bitartez. Nola ulertu bestela sona handiko 31/2010 ebazpen hori? Dakigunez, erabaki hura hartu zuen auzitegi batek zeinaren kide batzuk agintaldiaren manatu epetik at zeuden, eta zeinaren lehendakari PPko militante ohia zen. Irregularitate hauek guztiak bete ziren erantzuna emateko alderdi horrek berorrek aurkezturiko eskaera politiko judizial bati, ezen lehenik Espainian zehar “subiranotasun nazionalaren batasuna defendatzeko” alderdi horrek sinadura bilketa antolatu baitzuen. Gero, 2015ean eta PPk bultzaturik, auzitegiak onartu egin zuen bere Lege Organikoaren aldaketa, bere burua exekuzio eta ordezka-tzeko eskumen berriekin hornitzeko. Dakigunez, eskumen berri horiek, beste ezein Konstituzio Auzitegik ez dituenak, erabili izan dira autonomia parlamentarioa desegiteko, indar juridiko gabeko erresoluzioak deuseztatzeko, legebiltzarreko bilerak bertan behera uzteko, osoko bilkurak edo ba-tzorde debateak suspenditzeko, edo ganbarako funtzionarioak eta mahiko kideak zigor santzioekin mehatxatzeko. Eskumen berriek orobat balio izan dute desobedien-tzia delitoa sustatzeko eta, bidebatez, hainbat kargu politiko espetxeratzeko.

Jarduera horiek kezka eta duda handiak sortarazten dituzte espainiar justiziaren independentzia eta inparzialitateaz. Ezen, PP eta PSOErekiko leialtasun edo enpatiaren faltagatik, ohikoa bihurtu da epaile eta fiskalen promozioa edo bazterketa. Kontestu horretan, juje eta fiskalen loturak Estatuaren aparatu errepresiboekin analizatu beharra dago. Esaterako, Estatuaren Fiskal Orokor berriaren izendapena;beronen promozioa loturik omen baitago Parot doktrinaasma-tzaile izanarekin. Edo duela gutxi ere, TSJPVn torturak zuritzeko akusatuen absoluzioaren alde partaide izan den epailearena, aurretik Gorputz Benemeritoaren domina jaso zuena. Nola ulertu Auzitegi Nazionalak, diktaduraren Ordena Publiko Tribunalaren ondorengoa, 2004an Zigor Kodearen erreformaren garaian, jakinarazi izana eskuduntzarik ez zuela izango errebelio eta sedizio delituetan, baina berehala instrukzio ahalmena bereganatu izana Omnium eta ANC liderrei eta Governeko kidei behin behineko espetxeratzea ezartzeko “organizazio kriminal konplexu baten partaideak zirelako”?. Edota zer itxura hartu, bestela, Belgikan exiliatu zirenentzat Eurordenean korrupzioagatik akusatzeari, eskaera orrian korrupzioa izan zelako aukera bakarra estradizio express errazteko? Kasualitatea omen da kaikukeria horien egilea eta Altsasuko gazteak terrorismoagatik espetxera bidali zituen epailea bat eta bera izatea? Nola ulertu espetxeratze autoan hiru delitu aipatu eta egun batzuk geroxeago Bruselari estradizio eskarian prebarikazio eta desobedientziakoak ere gehitu izana, bitartean “Puigdemont eta bere taldearen delitoak handitu direlako azalezinezko eran”?

Edo zer esan Fiskaltzaren uso abusiboaz, exekutiboaren agente arrunta bailitzan, esterako, Katalunian Segurtasun Indarren gaineko eskuduntza bereganatzeraino? edo Gobernuko Batzorde Delegatu batek onartu beharko dituela Generalitateko gastu guztiak, sobiet ekonomian bageunde bezala, Aurrekontuen Estabilitaterako Lege Organikoak holakorik inoiz ez duelarik aurrikusten?

Irregularitate eta ilegalitate konstituzionalen zerrenda luze hartan, artikulu 155.aren erabilpen neurrigabekoak aipamen berezia merezi du. Konstituziogilea agertu zen parlamentu autonomikoak disolbatzeko edo gobernuak desegiteko erabilpenaren kontra. Horixe diote Gorteetako Diario de Sesiones deritzenek eta halaxe azpimarratu zuten Garcia de Enterria edo Gil Robles autoreek beren lanetan. Haatik, PPk, C’s eta PSOEren babesaz, xedapenari eman dion hedadurak bat egiten du UCDk aurkeztu zuen emendakinarekin, zein Fragaren aldetiko botoa erdietsi baitzuen, baina gero zein konstituziogileak espreski atzera bota baitzuen.

Espainian, zuzenbidea eta justizia aparatuak inboluzioan daude konstituzio ordena militante bati men egin diotelako, konfian-tzazko juristak promozionatu izan direlako nazio espainarraren supremazia berma-tzeko eta Espainiako nazioaren batasun urtuezina eta zatiezina inposatu egin dutelako goreneko irizpide gisa espainiar demokraziarako. Horrela, frankismoaren copyright hori, zeina diktaduraren armadak 2. artikulu gisa testuari inposatu baitzion, bihurtu da 40 urteren ondoren zuzenbidezko estatuaren goreneko balore. Hark nazio espainarraren ezaugarri esentzialista eta antidemokratikoa ispilatzen eta erakusten duen arren.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120