DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Brankaganetik kikuke

Etsita

Ramon Basaldua - Martes, 13 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!
Athleticeko jokalari batzuk Lezaman. Argazkia: Juan Lazkano

Athleticeko jokalari batzuk Lezaman. (Argazkia: Juan Lazkano)

Galería Noticia

  • Athleticeko jokalari batzuk Lezaman. Argazkia: Juan Lazkano
  • Columnista Ramon Basaldua

AthleticekSan Mamesen jokatzen dauenean gero eta gehiago dira estadiotik urteten daben ikusleak zelaian jokoan dagoan norgehiagoka amaitu barik, eta gehienetan erabagi barik dagoanean. Hamabost jardunaldi geratzen dira Liga txapelketea amaitzeko eta emoten dau Athletic zale askok zelaitik urten gurean dagozala, ez dabelako uste jokatzeke dagozan partidu horreetan euren taldearen jokoagaz gozatzeko aukerarik eukiko dabenik. Une honetan, zaleriaren zati handi batek ez dauka konfiantzarik Kuko Zigandak gidatzen dauen proiektuan, are gitxiago Eibar, Girona eta Las Palmasen aurka egindako partidu negargarrien ostean. San Mamesen jokatutako azken partidua garrantzitsua zan zuri-gorrientzat, garaipenaren bidera itzuli eta sailkapenean gorantz egiteko aukera bikaina eukien-eta. Zaleriaren erantzuna, baina, ez zan ona izan eta normalean baino zale gitxiago batu ziran Katedralean. Ez da ohikoa Athletic zalea etsita egotea. Taldea ez dago ondo, ez, baina zaleriaren babesa galtzen badau egoerea kezkatzen hasteko modukoa izango da.

Txistuak eta zapi zuriak soberan dagoz. Eta entrenatzailea gurutzean josi gura dabenak be bai

Athleticek jokatu dauzan azken hiru partiduek argi eta garbi erakutsi dabe Kuko Zigandaren taldea ezinean dabilela, joko krisi sakonean murgilduta. Entrena-tzaileak inork baino hobeto dauka berak zuzentzen dauen taldearen ezinaren barri eta hortxe dabil lanean egoereari konponbide bat bilatu ezinik. Goitik behera aldatu eban hamaikakoa eta jokatzeko sistima Gironaren aurka baina iraultzak ez eban ondorio onik ekarri, taldea ez egoalako prestatuta sistima aldaketarako. Betiko sistima berreskuratu eban Zigandak Las Palmasen aurka baina zuri-gorriak ez ziran garaipena eskuratzeko gauza izan, erasoko jokoa sortzeko orduan sekulako ezintasuna erakutsita ganera. Entzun, ikusi eta irakurritakoaren arabera, Jose Angel Ziganda da taldeak bizi dauen krisialdiaren errudun nagusia. Jakina, arrainik harrapau ezean ontziko patroia da erruduna. Ezin esan, baina, entrenatzaileak konponbideak bilatzeko ahaleginik egin ez dauenik, plantilako jokalari ia guztiak erabili ditu-eta taldearen erasoko jokoa biztu gurean. Iturraspe-Rico bikoteak oreka ekarri eutsan taldeari zelai erdian. Azken partiduetan, ostera, ezinean ibili dira, desagertuta. Antzeko zeozer esan daiteke Aduriz, Raul Garcia, Susaeta eta Williamsen ganean. Edozelan be, iparra aurkitu ezinik ibili arren ezin da zalantzan jarri jokalarien ahalegina. Horregaitik uste dot zalea etsita eta dezepzionaturik egon daitekeela taldearen jokoagaz -txarto ohitu gaitue azken denboraldietan- baina ez hasarratuta, inondik eta inora bez. Txistuak eta zapi zuriak soberan dagoz. Eta entrenatzailea gurutzean josi gura dabenak be bai.

Europa Ligako partidua jokatuko dau Athleticek etzi Moskun. Aldaketak iragarri dauz Zigandak hamaikakoan, egun gitxiren buruan hiru partidu jokatuta jokalariak nekatuta egon daitekezala argudiatuta. Erabagi logikoa da, bai, baina aldaketen helburu nagusia taldearen dinamika negatiboa haustea da. Futbolean gauzak goitik behera aldatu daitekez egun batetik bestera eta batek daki Athleticen erreakzioa Moskun hasiko bada. Zaleria etsita eta dezepzionatuta egon badaiteke be, jokalariek ezin dabe amore emon eta gorputz eta arima jarri behar dabe basamortutik urteteko.

Emakumezkoen taldea zoriondu behar dot Atletico de Madrid indartsuaren aurka erakutsitako adoreagaitik. Lehenengo zatia 0-2 galtzen amaitu arren, Joseba Agirreren jokalariek ez eben amore emon eta bardindu egin eben norgehiagoka bigarren zatian, penalti bat huts egin arren ganera. Lehoien harrotasuna.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120