Ohi bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du igande honetan, apirilaren 21ean, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko, Bilbao Basketen partida dela eta. Beti lez, behin-behineko linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da, eta partida amaitzean alderantzizko ibilbidea egingo du. Ekimen honekin, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean.

Horrela, bada, Bilbao Basket-Club de Amigos del Baloncesto Obradoiro partida dela eta, arratsaldeko 17:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 16:00etatik aurrera).

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partidaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.