DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Euskal idazleek Literatura Sari Nazionala konkistatu zutenekoa

Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga eta Kirmen Uribe igo dira Estatuko literaturaren podiumera

Uxue Razkin - Lunes, 5 de Junio de 2017 - Actualizado a las 17:24h

Atxaga idazlea.

Atxaga idazlea. (Zigor Alkorta)

Galería Noticia

  • Atxaga idazlea.

BILBO. Estatuko Literatura Sari Nazionalak idazle andana saritu du bere sorreratik. Horietatik, euskarazko hiru lan izan dira garaile narratiba alorrean: Bernardo Atxagaren Obabakoak -Euskadi Narratiba Saria ere lortu zuen- izan zen lehendabizikoa;Unai Elorriagak hartu zion lekukoa ondoren, SPrako tranbiarekin;azkenik, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbaok itxi zuen euskal idazleen zerrenda.

 1989. urtean saritu zuten Atxagaren obra;26 ipuinek -hasieran solte idatzi eta ondoren bildu zituenak- osatutako liburu magikoa. Epaileez gainera, irakurle ugari txunditu zituen idazle asteasuarrak, Mila gau eta bat gehiago liburuak Europa liluraz blaitu zuen antzera.

Literaturak espazio ugari sortu ditu historian zehar. Juan Rulfok Comalan girotu zuen Pedro Páramo, Gabriel García Marquezek Macondo izan zuen bere testuen sorburu eta Atxagak... Atxagak Obaba oparitu zien munduko irakurleei, ia hogeita hamar hizkuntzatan kontatu izan delako Obabakoak. Askotan gogora dakargun literatur-unibertso hori utzi zuen ondare Atxagak;ondu zuenetik, eta hainbestetan irakurrita ere, denborak beregan eraginik izan ez duen obra da ezbairik gabe.

Horren ondotik, Unai Elorriagak irabazi zuen 2002ko Espainiako Literatur Sari Nazionala SPrako tranbia eleberriarekin;hala, sari hori irabazi zuen bigarren euskal idazlea bilakatu zen horrela. Eleberri horretan, Lucas izeneko agure baten bizitza kontatzen da eta haren buruko nahasmena gai nagusi du narrazioak. Modu berean, obrak Lucasen arreba eta haiekin etxean bizi den Marcos gaztearen bizipenak isla-tzen ditu, beste pertsonaia batzuen pasadizoak tartekatuz.

Kirmen Uribe ondarroarra izan da podiumera igo den azken euskal idazlea. Bilbao-New York-Bilbao eleberriak lortu zuen saria 2009. urtean. Obrak New Yorkera egiten duen hegaldia du ardatz eta bertan istorio laburrak, oroitzapenak eta irudiak topatzen ahal ditu irakurleak.

Orain arte hiru izan dira euskarazko obra saridunak, hirutan egin du jauzi euskarak munduko itsaso zabalera. Halere, aipatzekoa da 2006. urtean Ramiro Pinillaren Las cenizas del hierro liburuak -gazteleraz- lortu zuela Espainiako Literatura Sari Nazionala.

Euskaratik mundura

Berrogei urte hauetan euskal literatura emankorra izan da eta, era berean, kalitatezkoa. Aipaturiko idazleez gain, izan dira beste hainbat saridun Euskal Herriko mugetatik at errekonozimendua lortu duten idazleak. Anjel Lertxundi dugu horren adibide. 1983ko Espainiako Kritika Saria jaso zuen Hamaseigarrenean, aidanez liburuari esker. 1999an Euskadi Literatura Saria esleitu zioten eta 2010eko Espainiako Literatura Sari Nazionala lortu zuen, saiakera alorrean, Eskarmentuaren paperak obrarekin.

Ramon Saizarbitoriaren lanak ere izan du oihartzuna. 2013ko Euskadi Literatura Saria lortu zuen Martutene obrari esker. Literatur-munduak beti izan du begiz jota Euskal Herriko literatur emaria.

Herramientas de Contenido


Más sobre Deia 40 urte

ir a Deia 40 urte »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120