DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.Deia. 40 urteDeia. 40 urte

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Euskal komunitatea trinkotzea eta euskarari lekua ematea, sorreratik helburu

Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik ezagutu ditugu azken 40 urteetan Akademiak sustatu dituen lanak

Uxue Razkin - Lunes, 5 de Junio de 2017 - Actualizado a las 15:59h

Jean Haritxelharrek guztira 38 urte egin zituen Euskaltzaindiaren zuzendaritzan, beste inork baino gehiago.

Jean Haritxelharrek guztira 38 urte egin zituen Euskaltzaindiaren zuzendaritzan, beste inork baino gehiago. (EUSKALTZAINDIA)

Galería Noticia

  • Jean Haritxelharrek guztira 38 urte egin zituen Euskaltzaindiaren zuzendaritzan, beste inork baino gehiago.

BILBO. Euskaltzaindia, bere sorreratik, euskararen eta euskal kulturaren alde aritu izan da lanean. Hori lor-tzeko, Akademiak egitasmo ugari abiatu behar izan ditu. Azken berrogei urte hauetan sustatutako eta burututako lanen inguruan arretaz min-tzatu da Andres Urrutia egungo euskaltzainburua, urte “oso erabakigarriak” izan direlako, bere esanetan.

1968tik aurrera, euskara eta Euskaltzaindia normalizazioaren xendatik joan dira. Mugarri gisa, Urrutiak Arantzazuko bilera aipatzen du;euskararen batasuna bideratu egin zuena. “Handik hamar urtera egin zen Bergarako Biltzarra eta hor ikusi zen euskara batuaren nondik norakoak zeintzuk ziren, gauza batzuk zuzendu egin ziren eta beste batzuk zabaldu”, argitzen du.

Euskaltzaindiak hizkuntzaren soziolinguistika eta linguistika kontuan hartzen zituela erakutsi zuen Bergaran. Bide beretik, bi ekimen nagusi abian jarri zituen: Bai Euskarari kanpaina eta Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak. Lehenengoak, Urrutiaren hitzetan, Euskal Herri osoan, Euskaltzaindiaren babespean eta gidaritzapean, lortu zuen euskarari presentzia egitea. Espero ez zuten arrakasta izan zuen gainera. Bi helburu agertu zituen;alde batetik, euskararen alde kontzientziatzea eta plangintza egiteko diru-bilketa egitea. Orduko Akademiako zuzendari Luis Villasantek, San Mames futbol zelaiara gerturatu zirenen aurrean -bertan jokatu zen Euskadi-Irlanda partida eta han eman zitzaion jaialdiari amaiera- hauxe esan zuen: “Benetan harriturik eta txunditurik nago, eta pozez gainezka, kanpaina honek izan duen erantzun bikain-bikaina ikusirik. Horrek esan nahi du Euskal Herria bizi dela oraino eta gure herri honetan badela gogo eta borondate euskera onik ateratzeko, dagoen egoera kaxkarretik, beste egoera hobeago batera aldatzeko”.

Euskaltzaindiak euskal kulturaren alde abiatu zuen beste egitasmoa 1980an jazo zen: Euskalarien Nazioarteko Jardunaldiak. “Hor indartu zen lehendik zetorren ideia, hau da, Euskaltzaindia izatea erakunde bakarra Euskal Herri osoan euskararen kezka eta ardura duena”, dio Urrutiak.

Ekinez egina

Euskara bera eta Euskal Herria kontuan hartuta, proiektu ba-tzuk bideratzen hasi zen Euskaltzaindia, euskararen inguruko komunitatea trinkotzeko eta euskarari leku bat emateko asmotan, “bai zientifikotasunaren ikuspegitik, eta baita gizarteratzearen aldetik ere”. 

Hiztegigintzan, dialektologian, literaturan, gramatikan eta soziolinguistikan hasi ziren aurrerapausoak ematen. Arlo horietan guztietan, gainera, emaitzak ikusteko parada izan du gizarteak. Adibide dira Euskaltzaindiaren Hiztegia, Orotariko Euskal Hiztegia, Dialektologia Atlasa, Literatur Hiztegia, Soziolingistikaren ikuspegitik euskararen historia soziala, besteak beste. “Euskaltzaindiak behin eta berriro euskararen ofizialtasuna aldezteko, sustatzeko, egin dituen ahaleginak eta adierazpenak hor daude bilduta, garrantzitsuak izan direnak”, azaltzen du Urrutiak.

Modu berean, Frankismo garaia gogoratu du, ordutik Akademiak izan duen garapena azaldu ahal izateko. “Euskaltzaindia giro latz batetik zetorren eta burua jasotzeko modu bat izan zuen, baina bide horretatik ateratzeko pauso esanguratsuak eman behar izan zituen euskara zabal zedin eta present egon zedin gizarte osoan, garai hartan, euskara izkuturik eta bazterturik baitzegoen”.

Berrikuntzak

Euskaltzainburuak aipatzen duen legez, fenomeno bat gertatu da berrogei urte hauetan aipatzekoa dena eta erakundearen barne-antolakuntza aldatu duena nolabait. “Euskaltzain oso berriak etorri dira, emakumezkoak zein gizonezkoak, jatorri desberdinekoak, hizkeraz bai geografiaz eta pentsaeraz molde ezberdinetakoak”.

Horretaz gain, akademiaren egungo desafioa teknologia berrietara egokitze-lana dela gaineratzen du. Horri buruz mintzo da Urrutia: “Paperean oinarritutako Euskaltzaindiak teknologia berrien jauzia egin du neurri batean, baina oraindik falta du”. Horren gainean, erakunde kultural eta zientifikoetan Euskaltzaindiak daukan altxorra gaurko moldeetan eman behar dela dio. Webgunea badute eta lan tresna egokia dela iri-tzi dio komunikazio errazagoa eta eraginkorragoa bilatzeko gizartearekin. Akademiak bere egitasmoak bidera-tzeko egungo teknologia baliatze-lan horren inguruan hitz egin du Urrutiak: “Betidanik izan ditugun ezagupideak gaurko moldeetan eman behar ditugu euskaldunok galdu ez dezagun gure haria, gure lotura aurrekoekin”. Lotura hori kulturala dela dio eta “erakargarri” egin behar dutela, baina hori lortzea, berriz, “zaila dela”. “Zapalduta egon den kulturaren tranmisioa egitea normaltasunez zaila da. 40 urte hauetan normaltasuneranzko bidea egin dugu baina beste pauso batzuk falta ditugu”.

Euskaltzainburuak

Azken berrogei urteetan, zuzendari lanetan hiru gizon izan dira Euskaltzaindian. Luis Villasantek hartu zuen kargua, 1970eko azaroan. Aro berria zabaldu zen harekin. Urrutiak gogoratzen du Euskaltzaindia erakunde ofizial gisa onartu zutela 1976an, Villasante euskaltzainburu zenean.

Jean Haritxelharrek hartu zion lekukoa 1988an. Guztira, 38 urte egin zituen Euskaltzaindiaren zuzendari-tzan, beste inork baino gehiago -Resurreccion Maria Azkuek 31 egin zituen-. 2005.urtean, Andres Urrutia hautatu zuten Euskaltzaindiako zazpigarren lehendakari, Akademia biziberritzeko eta garai berrietara egoki-tzeko asmoarekin.

Erakundearen zuzendaritza esku ezberdinetatik pasa bada ere, zimendu berberak izan dituzte oinarrian. Villasantek gogoratu zituen behin: “Euskara zaindu eta lantzeko. Euskaltzaindia horra zertarako den. Hau da hunen eginkizun bakarra. Ez du beste politikarik. Euskera da beraren politika eta bandera. Euskeraren ona, euskeraren iraupena eta osasuna eragin, euskera gaur eguneko eginkizunetarako tresna zalui eta egoki bihurtzea”.

Herramientas de Contenido


Más sobre Deia 40 urte

ir a Deia 40 urte »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120