Komunikatu baten bidez, jeltzaleek esan dute lan hauek eurek udal aurrekontuari egin dioten ekarpenen ondorio bat direla eta, "horri esker", lanak urte amaieran edo 2009ko hasieran hasiko direla. Erreforma honetan kalearen saneamendua hobetuko da, espaloiak konponduko dira, argiztapen berria jarriko da eta hiri-altzariak aldatuko dira. Zortzi hilabeteko epea izango dute lanek.