Bilboko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, ume eta gaztetxoei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal iburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabalan. Dagoeneko Udal Liburutegietan daude izena emateko orriak, informazio liburuxketan. Izena eman nahi dutenek inskripzio-orria bete eta bertan eman beharko dute. Tailerrei buruzko informazio osagarri guztia Bilboko Udal Liburutegien web-orrian aurki daiteke: www.bilbao.net/bibliotecas.
Bilboko Udal Liburutegien aurtengo programazioa ikastetxe edo hezkuntza zentroei (Lehen Zikloko ikasleei, DBH-ko ikasleei, Batxilergoei, Lanbide Heziketakoei, Euskaltegietakoei, INEM-eko kurtsoak egiten dituztenei eta abar) zuzendutako bisita gidatuen zerbitzuak osatzen du. Bisita gidatuen helburua liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzu eta baliabideak erabiltzen ikastea da.
Eskaintza hori edonolako talde edo elkarteren eskura dago. Udal Liburutegiek eskaintzen duten informazio, prestakuntza, aisialdi eta kultura aukera bertatik bertara ezagutu nahi duten talde edo elkarte guztiei luzatu zaie bisita gidatuak eskatzeko aukera.