Diru-laguntza horien xedeak dira Busturialdea norako turistiko moduan garatzea, baserriko produktuak garatzeko eta merkatuetara hurbilarazteko erronkari aurre egitea, landa-udalerrietan jarduera ekonomikoak eta soziokulturalak sustatzeko azpiegiturak egokitzea eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen tradizionalen balio erantsia areagotzeko teknologian inbertitzea. Proiektu horien azterketa lan-jardunaldi baten egin da. Saio horretan Urremendi Landa Garapenerako Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Saileko arduradunek hartu dute parte.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak diru-laguntzen bidez lagundu dituen 31 proiektuak Busturialdea eskualdearen garapenerako sei helburu estrategiko nagusien barruan kokatuta daude eta proiektu horien barruan arlokako helburuak zehazten dira. Horietatik 11 elkarteek aurkeztu dituzte (Urremendi, Land@ XXI, Legendika Kanala eta Txipi-Txapa), 13 udalek eta zazpi ekimen pribatuak edo norbanakoenak dira.
Helburu Estrategiko bakoitzerako jarduera ildo batzuk ezarri ziren eta, aldi berean, horiek ekintza jakin batzuk dituzte ezarrita eta mugatuta, abian jartzeko, jarraipena egiteko eta betearazteko arduraduna eta guzti. Halaber, guztiek ezarrita dituzte betetzeko epeak.
Aurkeztu diren proiektu horiek guztiak Bizkaiko landa eskualdeen garapenerako diru-laguntzak arautu dituen martxoaren 18ko 58/2002 Foru Dekretuaren irizpideak kontuan hartuta aztertu eta baloratu dira eta, aldi berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorrerako Planak ezarri duenarekin bat egin dira.