Gabriel Aresti XXVI. Ipuin Lehiaketan edozein nazionalitateko idazleek parte hartu ahal dute. Gaia librea da eta aurretik argitaratu edo lehiaketaren batean aurkeztu ez diren ipuinek parte hartu ahal dute. Gehienez 15 orrikoak izan daitezke eta, estiloari dagokionez, tarte bikoitzean aurkeztu behar dira ipuinak. Literaturarekin lotura zuzena duten pertsonez egongo da osatuta egongo dira bi epaimahaiak (bi egongo dira,bat gaztelaniarako, beste bat euskararako), 2009ko martxoan jakingo da hauen ebazpena.
Ipuinak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailera bidali beharko dira (Erkoreka Plaza z/g, 48007 Bilbo) urriaren 31 baino lehen. Lehiaketako oinarri osoak Udaleko (www.bilbaonet.net) webgunean aurki daitezke.
Iaz, Gabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizioan, 347 lan aurkeztu ziren erdaraz eta 51 euskaraz. Irabazleak Irati Elorrietaren, 'Post H.Pop' lanarekin eta Begoña Torregrosaren, 'En un cajón del armario' liburuarekin lanarekin, izan ziren.