Suhiltzaileen Munduko Jokoak bi urterik behin antolatzen dira, Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Jokoekin txandaka. Azken joko hauetan Bilbok hiru aldiz parte hartu du (Bartzelona 2003, Quebec 2005 eta Australia 2007). Ildo honetan, Liverpoolen abuztuaren 24tik irailaren 4ra bitartean antolatutako Suhiltzaileen Munduko Jokoetan izan duten parte-hartzeaz, Bilboko Suhiltzaileen egoera fisiko bikaina egiaztatzeaz gain, 2009ko uztailaren 31tik abuztuaren 9ra bitartean Kanadan egingo diren Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetarako prestatzeko aukera izan dute.