Zentro bilbotarrak ikastetxeetara ere eraman nahi izan du jarduera fisikoan oinarritutako ekimen hau. Hori dela eta, gaztelaniazko eta euskarazko eskolak antolatu ziren Bilboko zenbait zentrotan, Wang Yan maisuaren 'master class'-ean parte hartu zuten Tai Chi irakasleen eskutik. Guztira 3.000 ume apuntatu ziren irailaren 30etik urriaren 2ra egin ziren eskoletara. Wang Yan maisuak 71 urte ditu eta Qinjiangen (Txina) jaio zen. Gaur egun, Txina eta Holandaren arteko Elkartruke Ekonomiko eta Kulturaleko Funtsaren buru da, eta Zientzia Tradizionalen Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren presidenteordea ere bada. Gainera, Wang Yan AEBetako Qi Gong Unibertsitate Medikoko irakaslea eta Kung Fu Federazioaren presidenteordea da.
Tai Chi Quaneko munduko txapelduna zazpi aldiz izateaz gain, Wang Yan maisuak arrakasta-historial harrigarria dauka, osasun-arazo kronikoak dituzten pertsonak artatzeko orduan.