Adinekoentzako zentro berri hau zabaltzea, adinekoentzako zahartze aktibo udal politikaren barruan jasotzen da, adineko pertsonen ongizate fisiko eta psikikoa sustatzera bideratutako kultur eta aisialdi programen bitartez, beren autoestimu maila hobetuz, eta auzoko bizitza kultural eta sozialean parte hartzea erraztuz, eta baita teknologia berrien erabilera sustatzeko ere. Zentroak erabilera anitzeko gela bat du, ileapaindegia, podologia eta fisioterapia aretoa, ordenagailu areto bat Internetera sarbidearekin, barra eta mahai jokoak dituen egongela, bi komun, bulegoak eta beste gela batzuez gain.
Modu honetan, antzinako zahar-etxean eskaintzen ziren zerbitzuez gain, Zorrotzako adinekoentzako zentro berriak erabiltzaileei tailer eta jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera ematen die, hala nola, gimnasia, marketeria, ibilaldiak eta boluntariotza lanak, komunitatearen onurarako bizitzan duten jakinduria aprobetxatuz horrela.
Zorrotzako adinekoentzako zentroak udal jabetzapeko lokala betetzen du, Zorrotzatik Kastrexanarako errepidean 22 zenbakian kokatua, baina Untziola kaleko oinezko eremutik sarbide zuzenarekin (anbulategiaren ondoan).
350 metro koadroko azalera duen lokalak barne-birmoldaketa lan sakona jasan du azken sei hilabeteetan. Lokala birmoldatzeko lanek guztira 270.879 euroko inbertsioa eskatu dute, eta zenbateko horri, altzari eta ekipamendu teknikoagatik beste 27.185 euro gehiago gehitu behar zaizkio.
Joan den urriaren 2an Atxuriko gizarte eta adinekoentzako jarduera zentroa inauguratu ondoren, eta Zorrotzako adinekoentzako zentro berri hau abian jarri eta gero, Bilboko Udalak Abandoko adinekoentzako zentroa inauguratzea jarri du hurrengo helburu, Isozakiko dorreetan kokatuta egongo dena eta urte amaieran hasiko dena funtzionatzen.