Antolatzaileen arabera, Beti Jai Alai taldeko kideentzat emanaldi oso berezia izango da larunbatekoa, foklore taldearen 40. urteurreneko ospakizuneko saioa izango baita. Basurto auzo bilbotarreko bizilagunen euskal kulturarako sentimenduaren baitatik sortua, Beti Jai Alai taldeak, 1968an sortu zenetik, dantza eta euskal dantzen ikasketa eta erakusketan konpromiso sendoa hartu izan du. Beti Jai Alai gaur egun 150 lagun inguruk osatzen dute. Nagusien taldea 80 pertsonek osatzen duten dantzari eta musikarien artean, eta "geldiezinezko jarduera" dauka. Bestalde, 70 umek osatzen dute umeen taldea, eta emanaldi eta erromeria ugaritan parte hartzen du.
Bere bizitzako lehen zatian, Euskal Herrian ematen zituzten solik ikuskizunak, baina 1980ko hamarkadan atzerrira zabaltzen hasi ziren nazioarteko jaialdietan parte hartzeko, hala nola Hampshire (Ingalaterra) edota Sardiniakoa (Italia) bezalakoetan.