Ska, hardcore eta punk estiloak uztartzen dituen talde honek sei urte daramatza diskorik atera gabe, 'Incontrolable' zuzeneko diskotik. Diskoaren argitalpenarekin batera, Ska-P taldeak bira txiki bat egingo du Europan eta Ameriketan. Oraingoz baieztatuta dituzten kontzertuetan lehena azaroaren 20an izango da Mexiko DFn, azaroaren 26an Txileko Santiagon, 30ean Buenos Airesen, abenduaren 13an Milanen, 16an Parisen eta 27an Madrilen.