DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
ULTIMA HORA Bizkaia Gipuzkoa Araba Sociedad Politica Mundo Economía Deportes Cultura
OTRAS NOTICIAS
Queman el interior de un coche francés en Donostia
Donostia acogerá en octubre el segundo congreso sobre violencia de género e intrafamiliar
EuskoTren ofrece un servicio especial nocturno con motivo de la Euskal Jaia de Zarautz
El PSE critica la política "errática" en turismo de la Diputación de Gipuzkoa
Más de 70 pastores competirán en Ordizia en el concurso de quesos
Denuncian que el gobierno local "trata de eludir" la Ley del Suelo
Encargan los proyectos de urbanización de Auditz Akular y Landarro
Igandean ospatuko de Gipuzkoako Artzain Egunak ardi haragiaren balioztapena bultzatu nahi du goi-mailako sukaldaritzan
Una degustación popular enseñará a los asistentes a catar la sidra
La Feria del Libro Antiguo reunirá miles de obras centenarias en Donostia
21-07-2008 18:06 horas (CET)
Arkeolanek hasi ditu indusketa lanak Arditurrin eta 2010era bitartean burutuko ditu, ia 700.000 euroko aurrekontuarekin
Martxan dira Arditurriko meategiko indusketa lanak. Arkeolan elkarteak Arditurriko meategi handian egingo du lan, erromatarren garaiko aztarnak berreskuratzeko, eta lan egingo duten eremuan, tresnez gain, meategiak ustiatzeko jarraitutako prozesua aztertuko dute. Prozesu honetan aipagarria da erromatarrek meategiko ura ateratzeko Arditurrin eraiki zuten 425 metroko galeria; meatzariek zilarra ustiatzeko trabarik izan ez zezaten gauzatu zuten ingeniaritza lan hau.
Europa Press Donostia
Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez, bisitariek, Arditurrin antolatzen dituzten bisita gidatuen bitartez, indusketa lanen nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Udan indusketak meategi barruan egingo dituzte, udazkenetik aurrera, berriz, kanpoaldean. Lanak 2010 urte arte luzatuko dira.

Proiektua garatzeko 692.493 euro bideratu dituzte. Finantzaketan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, Behemendi lan garapen elkarteak eta Oiartzungo Udalak hartuko dute parte.

Arditurri eta Aiako Harriaren ingurua erromatarrak Gipuzkoan izan ziren adierazgarri nagusienetako bat dira, bertan izan zuten meatzaritza jarduera garrantzitsua dela medio. Arditurriko meategietako aztarnez gain, Oiasso hiri erromatarra ere Erromako inperioak eskualde honetan utzitako arrastoaren seinale dira.

Meategietako jardunak ez zuen XIX. mendea bitartean etenik izan, bai haizeolak - XIV. mendea arte-, bai burdinolak martxan izateko meategietatik mineralak ateratzen jarraitu baitzuten. Mendetako ustiaketaren ondoren, 1984. urtean erabaki zuten meategiak ixtea.

Meategiak oraindik zabalik zirela hasi zituzten arkeologia azterketak, 1983. urtean. Hasiera batetan, erromatarrek arrastoa utzitako bederatzi galeria topatu zituzten Arditurrin, aztarnategiak, ordea, ugarituz joan ziren eta guztiak, Aiako Harriaren izendapenean barneratu zituzten 1987an.

1997an arkeologia lanei ekin zieten berriro eta erromatarren hainbat tresna berreskuratu zituzten. 2002an, utzita zeuden meategiak aztertu eta meategian pilatutako ura ateratzeko eraiki zuten galeria izan zen topatu zuten aurkikuntza nagusietako bat.

Herritarrek Arditurriko meategietan barneratzeko aukera dute egun, Arditurriko interpretazio zentroan gehienez 20 laguneko taldeak osatzen baitituzte bisitak antolatzeko. Behin bisitariek, kaskoa, argiztapena, eskularruak eta oinetako aproposak jantzita dituztela, espeleologo batek gidatzen ditu meategitik barrena. Erromatarrek garaian egindako meatze lanak ikuskatzen eta arkeologoen egungo ikerketa lana ezagutzen dute bisitariek.

PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |