 |
|
|
 |
Iñaki Apalategi |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
«Psikologia klase ona da bertsolaritza, zeure burua eta besteena ezagutzeko»
|
|
Iñaki Apalategi Bertsolari beasaindarrak Errenteriako Xenpelar saria irabazi berri du
|
 |
|
B. Doxandabaratz Donostia
|
 |
«Danok Egañaren-gan fijatzen ginen lehen; orain, aldiz, Jon Maia gustatzen zait asko»
|
|
NESKEN NAGUSITASUNA hautsita, Errenteriako Xenpelar saria irabazi berri du. «Itxaropena zuen Xenpelarren txapela janzteko. «Kantatu baino lehen posible bezala ikusten nuen. Eta kantatu ondoren, nahiko garbi ikusi nuen Oihana eta nere artean erabakiko zela; berez, berdinduta amaitu genuen; baina azkenean, kartzelakoan hobe aritu nintzela erabaki zuen epaimahaiak», dio kontentu Apalategik, etxera bidean, Humanitateak-Enpresa Lizentziaturara egiten ari baita Mondragon Unibertsitatean
Jendaurreko lehen agerraldia gogoan?
Bai, 14-15 urte izango nituen, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian.
Zer dela eta hasi zinen bertsotan?
Ba, nere adineko neska-mutil asko bezala, eskolan hasi ginen bertso ariketekin, bertso trenarekin eta. Batzuk nahiko ongi aritzen ginenez, iraskasle batek gomendatuta bertso eskolara apuntatzea. Baina ikasketengatik ez neukan denborarik joateko. Adina piska bat pasatakoan aurkitu nuen tartea joateko.
Zer ematen dizu bertsoak?
Orain arte eman didana, eta guztiaren gainetik, lagunak izan dira. Oso jende ona ezagutu dut. Eta azken aldian, hobexe kantatzen hasia naizela, gozamena. Hala ere, nahiz eta gutxietan aipatu, komunikatzeko gaitasuna da bertsoak ematen dizuna. Horrez gain, psikologia klase ona da bertsolaritza, zeure burua eta besteena ezagutzeko.
Zenbat plaza egin duzu aurten?
Urte arraroa dihoa. Hasieran ia-ia ezer ez nuen kantatu, udan ere saio gutxi. Baina azken hilabeteotan, ikaragarri pila, 40 saio erraz, bertso afariak barne.
Bertsolari kuttunik bai?
Ez hola bereziki. Etapaka joan naiz. Danok Egañarengan fijatzen ginen lehen; orain, aldiz, Jon Maia gustatzen zait asko.
Zuk botatako bertsoen artean, zeinekin geratu zinen gustuen?
Birekin. Zortziko txikian Xumai Muruari erantzun niona. Biak lankideak ginen eta nik larrosa bat uzten nion ohar batekin. Berak esaten zidan ea arrosa bakar batekin konkistatu nahi nuen. Orduan nik hauxe bota nion: «Larrosa bat utzi det, ondoan papera / ta atrebetu naiz oharra uztera/ larrosa bat zuretzat gutxitxo ote da? / bat mahai gainean dago, bestea zu zera».
Eta bestea?
Kartzelako gaian bota nuen lehenengoa, nahiko sentimendu handirekin adierazia, gainera. Eliteko atleta izandako elbarritua nintzen. Nere omenezko maratoian saria ematera nindoala hauxe esan nuen (gutxi gorabehera): «Nahiz eta istripuan gaizki pasa, momenturik latzena saria banatze hori dela, zeren orduan aurrez aurre ikusten nituen lehen beti atzetik joaten zirenak». |
|