Etxerat elkarteak Lekeitioko alkatea udalean edo beste edonon mehatxatu izana ukatu du
Agentziak Bilbo
Leketioko Etxerat elkarteak ukatu egin du alkatea edo beste inor mehatxatu duenik udal osoko bilkuran zein kanpoan. Prentsa ohar baten bidez, taldeak dio "Etxeratek ez inork ez duela udal plenoan ez kanpoan inori buruan disparorik emango diola esan". Oharra egunotan hedabideetan zabaldutako berrien karietara egin duela dio presoen senideak batzen dituen elkarteak. Berri hoien arabera -beti Lekeitioko Etxeraten arabera- "Lekeitioko alkateari buruan tiro egingo ziotelako" mehatxua egin omen zioten.
Agiri berean, berriki bere seme presoa bisitatzera zihoala auto istripu batean hil zen Karmele Solagurenen kasua aipatzen du eta presoen sakabanaketa politikari egozten dio haren heriotza. PSOEri neurri "mendekuzale eta hiltzaile" hau bertan behera uzteko eskatzen dio. EAJ politika hiltzaile honen "aliatu"tzat jotzen du Etxeratek bere agirian.
Oharrean, Lekeitioko alkate Jose Maria Cazalis ere hizpide hartzen du Etxeratek. "Albo batera begiratzea" leporatzen dio alkateari eta gogoratzen du ez dela "arduratu" orain lau asteburu "lekeitiar familia batek bere seme gartzelaratu prebentiboa Ocañatik zetorrela izan zuen istripuaz". "Itxikeria eta zentzubako tentsio gune eta uneak" sortzea ere leporatzen diote alkateari bere oharrean.