Udaleko Kultur Batzordeak, Loatzo eta Elordi elkarteekin batera, "Olentzerotan Jakin-minez" jaialdiaren IX. edizioa antolatu du. Ostegunean hasiko den ekitaldi honetan musika, hitzaldiak eta haurrentzako ikuskizunak izango dira nagusi. Hala, ostegunean arratsaldeko 18:30ean musika emanaldia izango da Lizarbe Etxepeko gelan. Loatzoko musika eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute. Bestalde iluntzeko 20:00etan udaletxeko ganbaran David Zapirianek eta Juan Carlos Morak hitzaldi bat antolatu dute. Jorratuko duten gaia, "Al-tzoko herritarrak jauntxokeriaren kontra", izango da. Ekitaldi hau amaitzerakoan mokadu txiki bat izango da, tortila eta txanpinoiak jateko aukera izango delarik.
Ostiralean berriz, arratsaldeko 18:30ean Imaz bertsolaria eta eskolako ikasleek bertso antzerkia prestatuko dute. Altzoko Haundiaren istorioa taularatuko dute Lizarbe Etxepeko gelan. Gaueko 22:00etan Alboka taldearen kontzertua izango da herriko plazan. Larunbatean ere beste hainbat ekitaldi izango dira. |