DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
14-12-2004
Gipuzkoa Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
Sí, pero no, o viceversa
Gutunak
Puerto de pasajes: compromiso y plazos
Gure Iritzia
Revista de prensa
La lengua oficial en pagos patrios
Tentazioak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Tentazioak
Goizalde Landabaso
Kafearen tentaldian esan zenidan tentazioak izan behar nituela hizpide hurrengo zutabean. Harrezkero buelta-bueltaka izan dut gogoan, eta konturatu naiz, bide batez, neure gorputz honetan bizi diren pertsonalitate bakoitzak berea duela. Ni kudeatzaile soila naiz, euren esanetara nagoena. Borroka latzak dira gauza bat edo bestea egiteko, eta ika-mika hauek sarri baino gehiagotan zapuztu egiten du neure asmorik. Kontua da egunotan tentabidetan ibili naizela eta baita lortu ere gehienetan. Benetan tentatu nahi nuena, baina, asmo hutsean gelditu zen. Eskailerak gora nindoala pentsatzen ari nintzen lehenengoz igotzen nituela eskailera hauek. Eta azken espaloian atzera egiteko tentaldian erortzear izan nintzen. Nire barruan bizi den ausarta palmondo arteko hamakaren batean siestan egongo zen, bere zantzurik ez zelako ez hemen eta ez han. Haren hutsunea koldarrak bete zuen. Honekin ez dago inora joaterik ez ezer egiterik. Ozta-ozta bost minutuko elkarrizketa besterik ez zen izan. Porrot egindako tentazio-ahalegina. Eskailerak behera jabetu nintzen iaz tentazio berbera izan nuela, eta orduan ere pertsonalitaterik makalenetarikoa gailendu zitzaidala. Pentsatu nuen beharbada berak igoko zituela neure eskailerak, baina igarle gaitasuna galtzen ari naiz, agerizko gauzatarako baino ez zait gaitasun hau geratzen, alegia, edonork iragar lezakeenetarako. Eta gaur ohiko lantokira bueltan postontzia zabaldu eta 500 e-mail nituela adierazi dit konputagailuak. Orduan ere pentsatu dut hainbesteren artean egon zitekeela bererik. Nire helbiderik ez du; edo akaso, eskailerak igotzeko belaun makalak izango ditu. Kontuak kontu nire pertsonalitateetako batzuk akatzea dela orain buruan dudana, eta honetan ere zalantza lar. Hainbeste urte dira elkarri konpainia egiten, ez dakit merezi ote duen guztietarik bat ere suntsitzea. Nire zatiak zanpatzea bezelakoa litzakete. Nahiz eta euren quorumak soilik ganoratzen duen neure bizitza. Enfin, tentazioetaz idatziko nuela agindu nizula eta ez dakit oso ondo zertan amaitu dudan hau dena.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |