DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-01-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
Landsgemeinde, los campos de mayo
Laicismo
Gure Iritzia
Gutunak
El virus mutante del fascismo
Revista de prensa
En puertas de otro gran error
Txikien handitasuna
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Txikien handitasuna
Yolanda Arrieta
Xuxenek ere ez du oraindik erregistratu. Gorriz markatzen dit, behintzat. Izan bada, ordea, Donostiako Koldo Mitxelenan ikastaro bat antolatu dutelako, hil honetan hasi eta Aste Santu bitartean: nanoteknologia.

Horrela, boteprontoan, nano hitzak "gehiago hazi nahi ez duena" ekartzen dit gogora, Bruno Bettelheimen ipuin harrigarriei buruzko azterketa sinbolikoa bide. Baina itxura denez, teknologia nano honek hitzaren berezko txikitasuna baino ez du bilatzen; hobeto esanda, txikitasunaren handitasuna. Horretarako, energiaren zatirik ñimiñoena hartzen du neurritzat, hau da, milimetro baten milioiarena edo, beste era batera esanda, gure buruko ile baten diametroa baino 50.000 aldiz txikiagoa den neurria.

Ezjakintasun handienetik, eta intuizio hutsari jarraituz, hasi naiz loturak egiten. Homeopatian ere dosi txikiak erabiltzen dira. Zenbat eta dosi ttipiagoa orduan eta potentzia handiagoa lortzen da. Haikuen efektua ere antzerakoa da. Haiku bat irakurri ondoren sumatzen den oihartzuna da poema japoniarraren ezaugarri nagusienetakoa.

Eta, hain zuzen, niri horixe gustatzen, hots, dosi txikiek eragindako efektu handia: gitarra edo piano hutsez abesten diren kanten kadentzia, espazio hutsen itzala, kolore bakarreko soinekoen mugagabetasuna edota saltsa gutxiko arrainen zaporea.

Ez dakit zergatik, baina, urteetan aurrera egin ahala, gero eta gauza sinple eta xumeagoak bilatzen ditut, goiz oheratu eta eguzkiarekin jaiki, irratia itzali eta isiltasuna dastatu, leihoa ireki eta txoriak entzun... Noizean behin munduko berriak jakiteko eta alabak marrazki bizidunak ikusteko, bakarrik, pizten dut telebista.

Pare bat hilabete izango da. "Antes muerta que sencilla" aldarrikatzen zuen, dantza eginez, neska txiki baina handien moduan jantziak. Gure etxeko txikiak ere handi zituen begiak berari begira:Non apuntatu behar da hori ikasteko, ama?

Barregura sortu zidan galderak. Zer pentsa ere bai.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |