 |
|
|
 |
Juan Mari Arzak. Oskar Martinez |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Gontzal Mendibil eta Arzak, gaur "Sorginen Laratza" saioan
|
 |
|
A. S. Bilbo
|
 |
Juan Mari Arzak eta Gon-tzal Mendibil gonbidatu izango dituzte gaur ‘‘Sorginen Laratza’’ saioan 22:20etik aurrera. Honez gain, Miriam Navascues Miss Gipuzkoa izango da eta bere eskutik txakur desfile ikusgarria egingo dute ETB-1eko platoan. Test erotikoa Aurkene Iturrioz kazetariari egingo diote, oraingoan.
Juan Marik Sabino Arana saria jaso berri du euskal sukaldarien izenean Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Martin Berasategi eta Hilario Arbelaitzekin batera. Xabier Euzkitzek gidatzen duen ‘‘nightshow’’eko bigarren gonbidatua Gon-tzal Mendibil izango da. Musikariak disko berria atera du, ‘‘Zuri so’’. Disko honekin kantagintzan 30. urteurrena ospatu du. ‘‘Nigan zaitudanean’’ izenburuko abestia ere kantatuko du Gontzalek.
Bestalde, "Hugo" txakurra ere ezagutzeko aukera izango da. "Hugo"k Renault Meganeko iragarkian hartu du parte. Miriam Navascues Miss Gipuzkoaren eskutik etorriko da saiora eta txakur desfile ikusgarria egingo dute ETB-1eko platoan.
Maitena Salinas kolaboratzailea Tolosako inauterietan izango da. Aurtengo mozorro arrakastatsuenen top-zerrenda egingo du.
Euskal Herriko ospetsuen zaletasun sexualen berri ematen jarraituko du Xabier Mendiak. Oraingoan, Aurkene Iturrioz aurkezlea eta eguraldi-esatariari tokatu zaio. |
|