|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Garikanopeñaren "Apologia" nobela laburrak irabazi du Augustin Zubikarai sariketa
|
|
Julen GARIKANOPEÑAK (Bilbo, 1964) irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitale-txeak laugarren urtez antola-tzen duten Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa. Bilbon jaio baina Donstian hazi eta bizi den irakasle eta idazleak "Apologia" lanari esker eskuratu ditu irabazleari dagozkion 4.500 euroak. Era berean, Elkar argitaletxeak udaberri aldera emango du argitara Garikanopeñaren lana. Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe eta Xabier Mendiguren Elizegi idazleek osatu dute epaimahaikoa. Garikanopeñaren jatorrizko ideia nobela laburra idaztea bazen ere, azkenean institutoan girotutako hiru istorioz osatutako lana mamitu du. «Istoriak bata bestearekin elkartuta daude. Doinua da hiruren arteko loturarik indartsuena», adierazi zuen idazle donostiarrak. Umore beltzak blaitzen ditu hiru kontakizunok eta gai nagusi bat aipatu beharrez gero, Garikanopeñak frustrazioarena azpimarratzen du: «Gizartea goberna-tzen duten balio guztiak faltsuak direla uste duten per-tsonaiak dira hiru istorioen protagonistak». Saritutako lana gaurko gizarteko totem baten aurkako narrazioa ere bada, «totem hori automobila da», azaldu zuen. Filogian lizentziatua eta latin eta grekerazko irakaslea, Garikanopeña bi lan argitaratu ditu orain arte: "Sosak, koplak eta rock’n’rolla" eta "Zura eta harrak: X, Y, Z". |
|