Torturaren aurkako Taldeak atzo ezagutzera eman zuen txostenaren arabera, 57 pertsona izan ziren torturatauak pasadan 2004ean. Inkomunikazio epean egon eta gero, egindako salaketa horietatik Espainiako Poliziaren esku gertatu zirela salatu zuten 35 lagunek, eta 22k, berriz, Guardia Zibilaren eskutik. Hirurogei tortura salaketa baino gehiago artxibatu ziren joan den urtean. Beste horrenbeste izan dira aurkeztu diren erreforma helegiteak, eta bakarra baino ez zen estimatua izan. Aurkeztutako apelazio helegiteak ere ia hirurogeita bost izan dira. Horietatik hamar estimatuak izan ziren, eta berrogeita hamar baino gehiago ukatu zituzten.
Auzitegi Nazionalak Torturaren Aurkako Taldeak aurkeztutako salaketa guztiak erantzun egin zituen. Hala ere, horietatik bat bera ere ez zen estimatua izan.
Taldeak egindako balantzeak jasotzen duenez, inkomunikaziopean 138 lagun egon ziren guztira. Horietatik 6 Ertzain-tzak atxilkotu zituen, 46 Espainiako Poliziak, 24 Guardia Zibilak, 58 Frantziako poliziak eta 4 Belgikako poliziak. |