DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
08-02-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
A dos dedos de la paz
Otro abrazo de Vergara
Gure Iritzia
El ombligo
El apocalipsis de dresde
Revista de prensa
La puerta, por favor
Eraztun beltzaren jaunak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Eraztun beltzaren jaunak
Belen Aizpurua
Ezin nituen begiak bere behatzetik kendu. Bere planaz hitz egiten ari zen eta ni ezkerreko behatz erdiko eraztun beltzari begiak kendu ezinik. Hitzak jakinak nituen eta nire atentzioa atzamarretan zegoen.

Zergatik ote darama eraztun beltz hori? Nenbilen nire buruarekin, agian promesa bat egin du? ‘‘Gehiengoa lortu arte eramango dut’’ edo erregu bat? ‘‘Burusoila gera ez nadin’’ baina nori erregutu eraztun beltz batekin?

Apezpikuek ere harritzar dirdiratsuak eramaten dituzte , ondo erakusteko aberastasuna (espirituala?) non dagoen. Edo mojek Jainkoarekin ezkonduta daudela adierazteko. Honetan nire zalantzak ditut, zergatik ez duten fraile eta apaizek ere eraztuna eramaten egoera berean egonda. Hain gora joan gabe nire harakinak ere odoleztatutako urrezko seilu bat darama estraperloan ibilitako aberastasunaren zeinu honena.

Eta beltza? Ez naiz ari gazte hippy eta surfistez, agintariez baizik. Hemen trajedun politikariek (hau erredundantzia da ez dago trajerik gabeko politikaririk eta) ez dute ezta belarrian ere arotxorik eramaten.

Gure lehendakariak arotxo beltza ezkerreko atzamarrean eraman arren, nik dakidanez, ez da ezkertu. Horretarako badu gobernuan ezkerreko alderdi bat eta kutsaketarik egotekotan, alderantzizkoa gehiago izan dela esango nuke.

Benetan diotsuet, Madrilgo Parlamentuko eztabaidako eguna telebista aurrean eman nuen eta lehendakaria irteten zen bakoitzean han nengoen ni bere eraztun beltzari begira. Sekta batekoa egin ote da? Pentsatu nuen, zinta gorria eskumuturrean eramaten duten artista batzuek bezala ala "El señor de los anillos" filmearen antzera honek ere botere ezkutu ugari du? Baina nire zalantzetako eraztuna bera bezalako erantzuna zuen!

Saharako eremutik omen dator eraztun misteriotsu hau eta edozein eskutan ez omen da erortzen.

Kasualitatea ote da Carod-Rovira eta Joan Saura kataluniar politikari abertzaleen behatzetan ere ikustea?
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |