DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
10-02-2005
Gipuzkoa Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Mariasun Landa eta Josu Zabaleta, atzoko aurkezpenean. Nagore Iraola
Kultura
Desde 40 euros a los 11 millones, precios para todos los gustos en ARCO
La Academia lamenta la marcha de Almodóvar pero defiende su sistema de votación
Para Keanu Reeves, la fama está más cerca del cielo que del infierno
Javier Tusell estaba escribiendo sus memorias, que ha dejado inacabadas
Tanttaka y Teatrapo representarán a Euskadi y Nafarroa en los Premios Max
Jarabe de Palo vuelve ocho años después a Gipuzkoa para ofrecer un concierto este sábado en Astigarraga
"Anne Franken Egunkaria" «gazteek irakur dezaten» euskaratu du Josu Zabaletak
CARTELERA DE CINE
Todas las películas
TELEVISIÓN
Etb 1
Etb 2
A3
Tele 5
Tve 1
La 2
Cuatro
La 6
CB
Canal+
ETBsat
Telebilbao
Tele 7
"Anne Franken Egunkaria" «gazteek irakur dezaten» euskaratu du Josu Zabaletak
Naziengandik ezkutuan, neska judutar honek bere sentimendu eta emozioak kontatzen ditu, harik eta Gestapok gordelekua aurkitu zuen arte
Beñat Doxandabaratz Donostia
LERRO HAUEK idazten dituena izana da Anne Franken etxean, Amsterdam-go erdigunean. 1960tik museoa da eta bertan Anne eta beste zazpi pertsonen ezkutalekua bisita dezakezu. Ho-tzikara sentitu nuen naziak imajinatu nituenean eskaileretan gora tokia miatzen eta Anne a-txilotzen. Altzari eta beste gauzen artean, egunkari famatua ikus daiteke. Orain, 55 hizkun-tzatik gora itzulia izan den egunkari honen euskal edizioa plazaratu du Erein argitaletxeak (Oroimenean barrena), Josu Zabaletaren eskutik, zeinek sarrera ere egin duen «gazteak erakartzeko». Itzulpenerako fran-tses, ingeles eta gaztelaniazko testuak erabili ditu Zabaletak, jatorrizkotik «gertuena izan dadin, ez baitakit nederlandera».

Margot bere ahizparen ilusioa Isralera joatea baldin bazen han erizain izateko, Anneren ametsa kazetari eta idazlea izatea zen. Entzunda zeukanez Erbestean zegoen Holandako Ministeri-tzak gerrako testigantzak argitaratuko zituela, berak Kitty deitzen zion egunkaria idatzi zuen, non bitarte horretako bizipenak jasotzen diren: neska-nerabe bat, judutarra izatea («jaio ez banintz, hobe», idatzi zuen) barruko giro itogarria eta harreman zailak, kanpoko herio-tza, maitemintzearen zantzuak.

Liburuaren aipamena idatzi duen Mariasun Landak esan zuen atzo emakumeen literaturaren «adibide garbia» dela egunkari «klasiko» hau, «barne mundua eta toki hertsiak deskribatzen ditu-eta». Baita Italo Calvinok dioena gogorarazi ere: «klasikoa esateko duena inoiz agortzen ez duen liburua da».

Bi urte ezkutuan

Naziengandik ihesi, 1933an, O-tto Frank merkatari judutarrak eta bere familiak Frankfurtetik (Alemaniar) Amsterdamera alde egin zuten. 13 urte bete zituenean, Anne alabari egunkari bat oparitu zioten. Naziek Holanda inbaditu zutenean familia osoa, beste lau pertsonekin batera (Fritz Pfeffer haginlaria, Daan senar-emazteak eta Peter bere semea), apalategi baten atzean zegoen "atzeko etxean" ezkutatu zen. Bi urte gisa horretan emanik, salatari holandar batek Gestapori abisua eman eta zor-tziak atxilotu zituen. Kontzentrazio eremuetara bidalita, denak hil ziren (Margot eta Anne tifusak jota Bergen Bielsen-en), Otto izan ezik. Gerra ostean Amsterdam-era itzuli zenean, Miep Gies eta Elly Vossen bere lagunek gordetako egunkaria eman zioten. 1947an argitaratu zuenean, hala ere, Ottok egunkaria zentsuratu zuen, Anneren sexu kontuak eta bere amarekin zituen liskarrak kenduz.

Hainbat adituren ustez, egunkariarena «gezur galanta» da, besteak beste, boligrafoz idatzitako orriak badaudelako. Boligrafoa 1943an hasi zen erabil-tzen Argentinan, eta urtebete geroago Alemanian, Anne kon-tzentrazio eremura bidali zutenean (1944ko irailaren 2an), alegia, egunkaria amaitua zeukanean.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting