 |
|
|
 |
Egiak gezurretik ere baduela eta gezurra egiaren zati bat dela sinestarazi nahi dute Maragallek, Masek eta Michael Jacksonek. Efe/Epa |
|
|
|
GEZURRAK BUZTANA LABUR
|
|
Gezurtia bere ahotik galtzen omen da, baina gezurra joku gisa edo norberaren ipurdia sugarretatik askatzeko baliatzen denean, orduan galbidea baino irabazpidea izan daiteke. Jacksonek, Maragallek eta Masek joku horri atxiki diote, baina noiz arte? Izan ere, gezurrak laburra du buztana.
|
 |
|
Humberto Unzueta
|
 |
Egia (iz.)
"Sinesgarritasun itxurarik behar ez duen absurdoa, egiazko delako da absurdoa eta horregatik dago bizitza absurdoz betea"(Luigi Pirandello idazlearen "Sei pertsonaia autore bila" antzerti lanean argi geratzen denez.
Agintean egon ziren 25 urteetan CiU alderdiak herri lanak esleitzerakoan %3 "kobra-tzen" ziela kontratei egotzi zien Pasqual Maragall Generalitateko presidenteak Artur Masi. Kalean bolo-bolo dagoen ustea omen da komisioena eta hori aitzakiatzat hartuta egiatzat saldu zuen Maragallek. Halako egiak sal(a)tzeko leku desegokia horratio! Horretarako Parlamentua baino hobe luke epaitegia.
Gezur (iz.)
Gezurrak buztana labur(atsot.) // Egi erdia (beste erdiak egia egin egin zezakeena beretzat gordetzen baitu).// Egiaren onurak lortzeko bide laburra eta makurra.// Maiz errepikatu beharra duen egia.
Atzera egin eta salaketa zuzen-tzeko esijitu zion Masek Maragalli. Ustezko gezurra agerian utzi beharrean, CiUko eledunak erasora jo zuen eta Kataluniako Estatutu berriari agindutako babesa erretiratzearekin mehatxu egin zion. Ez zuen gezurtatu besteak esandakoa. Erreflejo falta ala inkonszientearen jukutria?
Malgutasun (iz.)
Botereak menpekoari egiten dion eskuzabaltasun keinua, aske delako sentsazioa sinestaraz dezan.// Urkamendiko soka edo urka-bilurra borreroak zintzurra itotzeraino estutu baino segundu batzuk lehenago.// Agintariak herritar errukarriari eman ohi dion graziazko neurri edo kontsezioa.
Hizkuntza koofizialekiko malgutasun irizpideak erretiratuko dituela jakinarazi du Espainiako Kongresuko presidente Manuel Marinek. Horrenbestez, aurrerantzean, gaztelania ez beste hizkuntza oro debekatuta izango dute diputatuek pleno eta batzordeetan. Otsailaren 8an indarrean jarri zuen malgutasun irizpidea (labur bazen, euskaraz, katalanez edo galegoz hitz egiteko aukera zuten diputatuek, ondoren gaztelaniaz itzuliko bazuten). Martxoaren 1ean erretiratu du malgutasuna. Hiru asteko malgutasuna... Eskerrik asko.
Michael Jackson
Morfeo umezalea, haurrekin lo egitea gustoko duena, halako konpainiarekin lo egiteak ematen duen gusto hutsagatik.// Okinak labean luzeegi edukitzeagatik beltzegia munduratu eta horren damuaz gogortzen den ogi koskorra.
Michael Jackson kantariaren aurkako epaiketa une erabakiorrean murgildu da lekukoen testigantzetarako txanda ireki ondoren. Amandre-ipuinetatik ateratako Neverland egoitzan ustez egindako pederastia delitua egozten diote eta egunotan Santa Maria estatuko epaitegian en-tzundako testigantzak (haurrak, gurasoak eta kazetariak) loa galerazteko modukoak izan ziren.
Porrot (iz.)
Galtzaileak meritu handiz irabazitako ordain-saria.// Ilusiotik errealitatera jaitsiarazten duen amildegia.// Handiustearen umildade sendabidea.// Tortila ozpindu bat, buruko arraultza kraskatu eta tripak irabiatzen dituena.
Katedrala lepo bete zen eta armailek egun handiak izan ohi duten itxura dirdaitsua azaldu zuten, denboraleari eta hotzari desafiatuz. Fernando Lamikiz presidentetik hasita, Athleticek Austria Viena ia jantzi gabe, aise menderatuko zuelakoan zegoen talde eta zalego zuri-gorria. Lastima hori zelaian erakutsi eta egiaztatu behar izatea. Bestela orain final-zortzirenetako norgehiagokari begira egongo zatekeen Ernesto Valverderen taldea eta zaletu zurigorria. Hala ere, dena ez da galera izan, apaltasun poxi honek Errege Kopan irabazteko balio dezakeelako. |
|