DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-03-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
La respuesta ultra a Gerry Adams y Alec Reid
Temor a la libertad
Gure Iritzia
Euskadi eta palestina
¿qué comunidad nacional?
Revista de prensa
Cuando la justicia no es juez...
BEHARRA BERTUTE
Dicen...
Zirrikituetatik begira
BEHARRA BERTUTE
Erramun Osa
Catalunyakoa omen da jarraibidea! bezalakoak, azkenaldion behin baino gehiagotan entzun ditugu. Izan ere, han, hemen ez bezala, estatutuaren berritze prozesuan alderdi guztiak ari dira esku hartzen. Alabaina, halakoak esaten direnean, Catalunyako estatutua berritzeko gehiengo osoa nahikoa ez dela eta, horretarako, gehiengo kualifikatua behar beharrezkoa dela esatea ekidin egiten da. Hargatik, azken egunotan Catalunyan gertatutakoak garrantzi handia dauka, ezen, ustezko eskupekoa salatzearen kontu horrek CIUren esku hartzea baldintzatu du, estatutuaren berritze prozesuak lehenagotik dituen galdera ikurrei beste bat -gehiengo nahikorik erdietsiko den- erantsiz.

Izan ere, aspalditik, Estatuan ezkondu ezin diren bi ikuspegi daude muturka. Espainiar Estatua eleaniztuna ez ezik, kulturen nola nazio osaketaren aldetik ere aniztuna da, hots, Espainiar Estatua, berez, ez da nazio bat ala, hizkuntza dibertsitatea gorabehera, nazio bakar bati buruz ari gara? Lehenbiziko ikuspegia onartzeak nazioak onartzea eta errealitate horren arabera Estatua behetik gora egituratzea eskatzen du. Bigarrenak, ostera, lurralde guztiei trataera bera ez ezik Estatuaren eskuduntzak herritarrei hurreratze aldera, zerbitzuak deserdiratzea ere ahalbide-tzen du. Honakoa da, XIX. mendeaz geroztik, gutxienez, Espainiar Estatuak daukan arazo existentzialaren gako nagusia. Horri Europan gorpuzten ari den errealitate berria gehitzen badiogu, non Estatuek Batasunaren esku geroz eta eskuduntza gehiago uzten dituzten, Espainiarra bezalako Estatuak, irauteko, lurraldeen esku utzitakoa berreskuratzeko eginahalak etengabe egitea indartzen du.

Gauzak horrela, alderdi sozialistak adostasun iraunkorretara iristeko daukan zailtasunaren giltza ere hori da. Horregatik, apirilaren hamazazpiko hauteskundeen biharamunean, Estatutua berritzeko ahaleginean, ez dago zerotik abiatzerik, ezen, gehiengo baten inguruan adostasuna baitago egon. Hortik abiatuta, adostasun berriak bilatzeko urratsak egin beharko dira eta, sozialistek zein ezker abertzalekoek barruan duten korapiloa askatu ahala, bidea elkarrekin egin beharko da.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |