|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Euskadiko Orkestrak Xixonen eta Oviedon joko du gaur eta bihar, 10 urteren ondoren
|
 |
|
E. P. Bilbo
|
 |
EUSKADIKO Orkestra Sinfonikoak (EOS) antolaturiko hiru irteeretako bigarrena egingo du aurtengo 2004-2005 kontzertu-denboraldian. Horrela, gaur, Xixongo Jovellanos Antzokian izango da, eta bihar ostiralean, berriz, Oviedoko Felipe Printzearen Auditorioan. Euskal orkestrak entzule asturiarrekin egingo du topo, baina oraingoan haren zuzendari titularretako baten eskutik, Cristian Mandealen eskutik, alegia.
EOSek Asturiasen izango da egun hauetan eskaintzen ari den abonu-programazio berarekin eta horren barruan Ned Rorem konpositore amerikarraren Biolontxelo eta Orkestrarako Kontzertuaren estreinaldia burutuko du Espainian.
Obra hori Kansasen (AEB) estreinatu zen 2003an David Geringas biolontxelo-jolearen eskutik, eta orain berriz ere Asturiasen entzuteko aukera dago berak interpretaturik. Lituaniarrak protagonismo bikoitza izango du kontzertu-egitarauaren barruan, Tchaikowskyren ‘‘Bariazio rokokoak biolontxelo eta orkestrarako’’ obraren interpretazioarekin.
Halaber, EOSek entzule asturiarrei ezagutaraziko die Tomas Aragüesen ‘‘Min Eresia’’ pieza; izan ere, obra horrekin irekiko da egitaraua eta 1983ko EOSen lehen diskografia-grabazioan ageri da. Egitaraua Richard Straussen ‘‘Arrosaren ibilbidea’’ suitearekin amaituko da.
Euskal orkestra Xixon eta Oviedon izatea joan den denboraldian Asturiasko Printzerriko Orkestrarekin egindako trukearengatik da.
Hirugarren eta azken irteera datorren martxoaren 18an izango da, eta Lleidara joateko egin dioten gonbita Enric Granados Auditorioaren hamargarren urteurrena izateagatik da. |
|