| KORRIKA 14. ORREAGATIK BILBORA |
 |
 |
 |
 |
Heldu ! |
 |
 |
 |
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Heldu !
|
|
"Ni ere bai!" izango da aurtengu leloa eta omendua, berriz, Andolin Eguzkita; lehenengo erreleboa AEK orreagara eraman zuten irakasleek egingo dute
|
 |
|
Alain Laiseka Bilbo
|
 |
MENDEETAN ZEHAR biziraun duen kondairak dio, bere armada osoa suntsitu zuen euskaldunen erasoaren ostean, Roldanek bere marfilezko adarra hartu eta Carlomagnori arriskuaren berri emateko azken indarrak bildu zituela. Gogo biziz puts egin zuen, eta bortitzaren bortitzaz aire horrek erditik pitzatu zuen adarra. Lepoko zainak ere hautsi omen zituen Roldanek ahalegin horretan.
Adarrak sortutako doinua, ordea,Valcarloseraino iritsi zen, Carlomagnoren belarrietara. Gaur, arratsaldeko 18:30ean, duela 25 urte AEK Orreagara eraman zuten gizon-emakumeek lehenengo erreleboa egiten dutenean, Korrika 14ren mezua ere lau haizetara zabalduko da. Eta Roldanen adarrak sortutako doinuak bezala arrisku baten berri emango du.Euskara ez dago hilzorian, baina bai mehatxupean. Babes beharra dauka; itzal ez dadin bi gizasemeren arteko amodioak eskatzen duen eguneroko musua, besarkada, laztana... aldarrikatzen du euskarak, bai eta aurtengo Korrikak ere. Hala ere, Korrika 14k hedatuko duen mezuaren doinua ez da eztarri bakar batek sortua izango. Bi urtero behin euskara,Korrikarekin eta AEKrekin bat egiten duten ehun milaka lagunek baizik.
Orreaga eta Bilbo artean egingo da hamaika egunez luzatuko den –gaurtik eta martxoaren 20ra arte– Korrikaren 14. edizioa. Guztira 2.350 kilometro bete eta Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena ibiliko da “karrera”. Aurtengo leloak, “Ni ere bai!”,norbanakoaren konpromisoan jarri nahi izan du arreta. Izanere, Edurne Brouardek azken asteotan behin eta berriz errepikatu duenez, aurtengoa konpromisoaren Korrika izango baita, euskarari bai bultzada eta baita babesa emateko konpromisoari heltzeko ordua da.
Hain zuzen ere, eta konpromiso hori gogoan, aurtengo Korrikak euskara ikasteko ahalegin berezia egin duten euskaldun berri guztiak omenduko ditu, bai jadanik euskaldundu direnak, bai euskalduntze bidean direnak eta baita etorkizunean euskalduntzeko asmoa dutenak ere. Eta guzti horien irudi Andolin Eguzkitza. Ezkerraldeak izan duen lehenengo euskaltzainak, inguru erdaldunetikabiatu eta euskarara hurbiltzeko ahalegina egin zuen. Liburu artean eta barnetegi eta euskaltegietan egindako ordu guztiek euren fruitua eman zuten eta Andolinen izena, urteen poderioz, euskal kulturak eman duen esanguratsuenetakoa bilakatu zen: idazlea, poeta eta irakaslea izan zen eta kulturaren arlo askotan sakontzeko aukera ere izan zuen. Dena den, Andolinek ortutakoak baino, egindako ahalegina da eredugarria; euskaldunberri guztien helburu ez du izan behar euskaltzainburu izatea; ez da hori AEKk zabaldu gura duen mezua.
Ekitaldi berezia Korrikaren lekukoa 18:30 oinez hasiko bada ere, giroa arratsaldeko lehen orduetatik hasiko da berotzen Orreagan. 17:00etan abiatuko dira emanaldiak: Luzaideko Bolantak; Zaraitzuko gaitariak; Orreagako Musika Eskolakokideak; Oreka Tx taldea; bertsolariak;Auritzberriko txistulariak; Pello Zabaltza; Erramun Martikorena eta Jean Mixel Bedaxagar kantariak; Erronkariko fanfarrea eta Otsagiko eta Agoizko dantzariak, bestak beste.
Emanaldiak ordu bat geroago bukatuko dira, 18:00ak aldera eta orduan lekukoa abiatzeko gertu izango da. Aurretik, ordeak, ekitaldi nagusia egingo da. Antzerkia izango da protagonista zenbait minututan. Naturaren elementuak eta komunikazioa, euskararen transmisioa eta euskararen etorkizuna hizpide izango ditu ikuskizunak. Horren amaieran Korrikako arduradun Edurne Brouardek hartuko du lekukoa eta Orreagako AEKko irakasleen eskuetan utziko du. Eurek egingo dute estreinako erreleboa, lehenengo kilometroa, gero eskutik eskura joango da Bilbora bidean, putzu batera botatzen den harriak sortutako uhinen antzera Euskal Herri osotik zabalduz. |
|