DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
10-03-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
La Cruzada españolista ataca de nuevo
Un año después
Gure Iritzia
La papisa
Una mirada musulmana
Revista de prensa
Nueva zanahoria Y ¿el mismo palo?
Koloreak eta...
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Koloreak eta...
Yolanda Arrieta
Beherapenetan lortutako jaka gura du neskatoak.

- Ondo da, jantzi, ba -esan dio amak, laster txikiegi geratuko zaiola-eta.

Pistatxo koloreko plumifero berria jantzi du, beraz, neska txikiak. Daltonikoak zaretenontzat, tori argibide bat: pistatxo kolorea hori antzerako kolorea da, hain zuzen, berde ukitua duen kolore hori bizi-bizia. Por zierto, oso polita haurrentzat zein Aghata Ruiz de la Pradaren jarraitzaileentzat.

Neskatoak, ordea, kezka aurpegia jarri du amak aterkia luzatu dionean.

-Pixka bat Espainia, baina, beno -amore eman du, azkenean, marrubi koloreko guardasola hartuz- total, Espainiakoak gara...

-Zeinek esan dizu hori?

-Amonak.

-Beno... -amak ez dakit nola ulertarazi amaginarrebaren postura... Bost minutu ikastolarako.

-Europarra -dio aitak-. Zerbait esaten badizute, zuk esan europarra zarela.

Amak ñabardura bat erantsi nahi du, baina.

-Begira, amona erdalduna da eta horregatik esaten du hori. Baina guk euskaraz dakigu eta espainiarrek ez digutenez ulertzen, ba ez digute laguntzen...

Hiru minutu ikastolarako. Aitari arrazonamendu hobea iruditzen zaio berea:

-Europarrak, zuk esan europarrak garela...

Amak bultza alabari, leunki. Bi minutu baino ez, ikastola ixteko. Kalean izugarrizko euri zaparrada.

-Bale -neskatoak, Shin Chanen tonu berean, eskolarantz abiatzear.

Une batean, ordea, buelta erdi ematen du:

-A! Gero kontratua sinatu behar didazue!

-Zer kontratu? -galdetzen dio amak.

-Ba Errealeko trajea oparituko didazuela agintzen duen papera.

Aita eta ama aho zabalik. Bederatzietako lehen kanpaia entzuten da.

-Gero arte! -korrika hasten da neskatoa.

-Bai..., gero arte...!

Eta alde egiten du neskatilak. Neskatilak ikastolara alde egiten du, guardasol gorri-gorripean, pistatxo koloreko plumiferoa soinean eta traje zuri-urdina gogoan dituela.

Zortzi urte baino ez ditu.Zortzi urte eta konbinatzeko kolore pila bat.
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |