DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
13-03-2005
Araba Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Ohi bezala, jendetsua izaten ari da aurtengo Korrika; Zapaterok Kongresuan esandakoak entzunda, agian hurrengoan berak eramango du lekukoa. Korrika
Dialéctica terrorista

Antonio Álvarez Solís
Azkena
Lehoiak ere korrikan
Olafo
Lehoiak ere korrikan
Kongresuko lehoiak euskaltegi batean hastear daude. Zapaterok Marini errieta egin eta Kongresuan euskara erabiltzeko zer behar den aztertzeko agindu dio. Erabaki arte, lehoiak Korrikan ditugu.
Humberto Unzueta
Ausardia (iz.)

Gizon ausarta hiru aldiz izutzen du beti lehoiak somaliarren esaera baten arabera: lehenbizikoz haren arrastoa ikusten duenean; haren lehen orroa entzuten duenean; eta lehenbizikoz aurre egiten dioenean. (Ernest Hemingway. "Francis Macomberren bizitza labur zorion-tsua" ipuina).

Manuel Marin eta Jose Luis Rodriguez Zapatero antzerki tragikomikoa ari dira antzezten Zapaterok errieta egin zion publikoki bere alderdikideari eta hizkuntza hoiek erabiltzearen alde agertu zen. Nagusiaren orroagatik kikildurik eta lotsaturik, Marinek aztertuko zuela agindu zien Kongresu atariko lehoiei. Batak zein besteak ausardia beharko dute itxuraz asmo onak direnak gauzatzeko.

Bihurri (izond.)

Sortzaile neurrigabea, inoiz ez aski errekonozitua, ia beti gaizki ikusia.// Etengabe matxinatuta bizi den gizakia, hots, matxino galtzailea.// Harritxintxarra boterearen zapatan.

Asteon jarri da indarrean duela hilabete batzuk Espainiako Gobernuak eta telebista kateek haurrak babesteko sinatutako autorregulazio kodea. ETBk akordiohori beteko duela agindu eta kodeak gehien babesten dituen orduetan ETBren euskarazko katean astegunetan ematen den Shin Chan bihurriari markaje estua egingo dio kodearen jarraipenerako osatu den batzorde mistoak. Inuzente halakoak! Bihurriaren bihurriaz, Shin Chanek harrapakari hoiei ere iskin egingo die seguru aski.

Korrika

Euskaltzale peto-petoaren atari-froga fisikoa.// Euskararik bako euskaldun batzuren aitor-lekua, bekatuak garbituta kontzientzia lasaiago baten bila dabiltzatenak.

Korrika 14 ostegunean abiatu zen Orreagatik eta dagoeneko esan daiteke inoiz ez bezalako parte-hartzea duela. Euskaldun berriei eskainia da aurtengo edizioa eta euskaltzaina eta idazle jori eta ona izatera iritsi zen euskaldun berri bat, Andolin Eguzkitza, gogoan hartu nahi du Korrikak.

Lapurreta (iz.)

Gauza batenganako, ugazabak baino maitasun gehiago, edo gauza hori eskuetan edukitzeko behar izan eta grina gehiago duenaren desjabetze egintza.// Negozio gizon-emakumearen dohaina.

Edvard Munchen artelanak erakargarriak dira eskuluzeentzat. Iragan urteko abuztuan bere hiru lan ostu zituzten museo batetik, tartean "Oihua" eta "Madonna". Orain, beste bi litografia eta akuarela bat lapurtu dituzte Osloko hotel batetik.

Mendeku (iz.)

Begiari begi, hortzari hortz.// Gizakiaren komuneko zuloa, bonbatik tira egindakoan bere pulsio lohi eta miserableenak garbitzen dituena.

Lortu arte ez da gelditu. Vladimir Putinek azkenean lortu du bere etxeko egongelan eskegi-tzeko moduko trofeoa: Aslan Maskhadoven burua. Txetxeniako presidente hiltzea gutxi iruditu nonbait, eta mundu osoari haren zerraldo biluziaren irudiak eskaini dizkio argazkilariari. Bagenekien itxuraz ho-tza zela Putinpresidentea, bere mendekua, berriz, otzana.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |