|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
‘‘Akelarre, 33 urte errepidean’’ saio bereziak taldearen momentu onenak bilduko ditu
|
 |
|
A. G. Bilbo
|
 |
ETB-1EK ‘‘Akelarre, 33 urte errepidean’’ saio berezia prestatu du gaur gauerako. 70eko hamarkadan musika munduan murgildu zen talde mitikoaren ibilbideko une garrantzitsuenak ekarriko dituzte gogora, eszenatokietatik urrun-tzea erabaki ostean. Erreportajea 22:30ean izango da ikusgai ETB-1en, ‘‘Zine Oro’’ programaren ostean.
Akelarre taldeak azken kon-tzertua eman zuen joan den urtarrilean Hernaniko Oialume aretoan. Hogeita hamahiru urtetan 15 disko kaleratu dituzte, eta 5.000 emanalditik gora eskaini. Ibilbide oparoa, plazaz plaza, herri eta hirietako jaiak alaitzen ibili den euskal taldearentzat. |
|