DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
13-03-2005
Araba Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Durangaldeko eta Arratiako bertsolariek norgehiagoka bizi eskaini zuten. J. M. Martinez
Kultura
El novelista Raúl Guerra Garrido se hace con el III Premio de la Crítica de Castilla y León
Durangaldeak irabazi zuen BBK bertsolari gazteen taldekako sariketa
Joaquín Achúcarro maravilla al público de la Ópera de Sydney
Laburrak
CARTELERA DE CINE
Todas las películas
TELEVISIÓN
Etb 1
Etb 2
A3
Tele 5
Tve 1
La 2
Cuatro
La 6
CB
Canal+
ETBsat
Telebilbao
Tele 7
Durangaldeak irabazi zuen BBK bertsolari gazteen taldekako sariketa
Kartzelako gaian sortu ziren bertso onenak, Amuriza eta Lazkano bikain aritu zirelarik
Andres Osa ‘‘Sakona’’ Bilbo
Durangaldeak eskuratu zuen BBKren bertsolari gazteen finala bertso saio dotore baten ondoren 375,5 puntu metatuta. Arratiak 364 punturekin konformatu behar izan zuen.

Eskualdeka, taldeka eta bi mailatan egiten denez gaztetxo mailan Durangaldeak 151,5 puntu bildu zituen eta maila berdinean Arratiak 150,5 puntu. Nagusietan, berriz, Durangaldeak 224 puntu lortu zituen, eta Arratiak 213,5. Bistan denez, gaztetxo mailan lehia estua izan zen ez hainbestekoa nagusietan.

Bi ordu iraun zuen taldekako norgehiagokak eta, zalantzarik gabe, unerik onenak kartzelakoak izan zituen. Bertso aberatsenak hortxe kantatu ziren gazte zein helduen mailan. Gaztetxo mailan Miren Azmurizak, Durangaldeko kantariak, paratu zituen bertsoak onak bezain biziak izan ziren. Arratia ordezkatuz aritu zen Jon Agirrek ez zuen bere egunik onena izan baina amaieran emandako bertsoa guztiz dotorea egin zuen.

Nagusietan, kartzelako gaian, Durangaldeko Gorka Lazkanok lau bertso zein baino zein hobeak sortu zituen, batez ere azken biak olerki puntu eta guzti osatu zituelarik. Euskararen egoera eskasari «nere arnas estuak emoten dautsan arnasa» esaldiarekin amaitu zuen bertsoa, benetan ederra izan zen. Jabi Olivares Arratiko kideak ere ongi bete zuen bere eginkizuna.

Ofiziotan ez zen inor gailendu, bertsolari guztiek ere antzera-tsu aritu baitziren. Berebiziko bertsorik ez zen sortu baina, batez ere, nagusietan freskotasuna nabaritu zen bertsoa asmatzeko unean.

Durangaldeak eraman zuen taldea bertsolari hauek osatu zuten: gaztetxo mailan, Eñaut Uruburu, Xabier Solaguren eta Miren Amurizak; eta nagusietan Jon Unanue, Peru Magdalena eta Gorka Lazkanok.

Arratiko taldea osatu zuten bertsolariak honako hauek izan ziren: Manex Sagarna, Jurek Zienkiewic eta Jon Agirre gazte mailan eta helduetan Iñaki Iturrioz, Gorka Intxaurbe eta Jabi Olivares.

1.260 euro Durangaldera

Sariei dagokienean Durangaldeko taldeak, 1.260 euro jaso zituen, eta Arratiak 900 euro. Ber-tsolari gazteenarentzat zegoen saria, 70 eurokoa, Miren Amurizak jaso zuen eta bizkaiera egokiena erabili zuen bertsolariarentzat (140 euro), Oihana Bartrak jaso zuen.

Lehiaketa honetan parte hartu duten eta finaletik kanpo gelditu diren lau eskualdetako t aldekideen izenak honako hauek dira: Busturialdea osatu dutenak Amaia Aurrekoetxea, Aitor Beitia, Olatz Ibarluzea, Amaia Uribe, Ander Elortegi eta Amaia Jauregizar. Bilboaldeko taldea osatu dutenak berriz Joanes Garmendia, Mikel Fernandez, Eneko Piedra, Matxalen Zabaljauregi, Alain Urrutia eta Oihana Bartra. Lea Artibaikoak Aritz Iparragirre, Iñaki Urrutia, Pello Urionabarrenetxea, Lander San Martin, Garikoitz Salcedo eta Lander Ibarluzea eta, azkenik, Ipar Uribeko taldea osatu dutenak Jone Uria, Peru Vidal, Arrate Illaro, Beñat Vidal, Miren Loizaga eta Itsaso Paya izan dira.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |