|
|
|
Abadino B eta Badaiotz, txapeldunak
|
 |
|
A. Osa "Sakona" Arrigorriaga
|
 |
ATZO JOKATU zuten final bana gizonezkoek 600 kilotan eta emakumezkoek 520 kilotan eta ezustekorik ez zen izan. Abadiño B 600 kilotan jaun eta jabe izan zen tiraldi guztiak irabaziaz. Tiraldi oso onak ikusi ziren batez ere Abadiño B eta Sokarriren artean. Sailkapena honela gelditu zen: Abadiñok urrea; Sokarrik zilarra eta Gatikak brontzea. Jarraian Ñapurrak, Abadino A eta Badaiotz sailkatu ziren.
Emakume mailan Badaiotz, Gaztediren aurka tiraldi biak galdu arren, ligaskan metatuta zituen puntuen arabera txapelduna izan da. Zilarra Gaztedi B-k eta brontzea Sakanak lortu zuten. Ondoren Gaztedi A eta Girizia. |
|