DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
14-03-2005
Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
La Iglesia mueve ficha
Gure Iritzia
Elogio al silencio
Revista de prensa
Espectáculo inhumano con el Papa
Emakumea eta euskalduna
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Emakumea eta euskalduna
Amatiño
Ana Agirre Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak Euskalduna jauregiaren areto nagusiko agertokira igo, betaurrekoak kendu eta, lasai asko, trebetasun handiz eta Ataungo euskera-doinu za-ze-zi gozoaz, Euskadiren Bigarren Eraldaketa Ekonomirako Oinarriak azaltzeari ekin zion mila inguru enpresaburu eta ekonomi- kudeatzaileren aurrean.

Benetan nabarmena izan da azken urteotan Euskadik gainditu izan duen Lehen Eraldaketa Ekonomikoa. Altzairutik titaniora, ikatzetik enegia garbietara, burdinaren tradiziotik ikerkuntzaren berrikuntzara, lanean jakin hutsetik erabateko Kalitatera eta, laburbilduz, Industria Gizartetik Informazio eta Ezagutza Gizartera.

Ondorioak garbiak dira: Sekula ezagutu izan dugun ongizaterik handiena dugu; gazteriarik prestatuena; lanik eza Espainia eta Europarena baino murritzagoa; Espainia eta Europa baino hazkuntza handiago dugu urtez urte eta, honez gero, Europako zazpigarrenak eta munduko hamazazpigarrenak gara errentaz. Denok ulertzeko moduan, batez besteko ongizate- adierazkinen arabera, munduko bosgarren eta hamargarren artean gaude. Eta mirari honek, nazioarteko Standard & Poor's kalifikazio-enpresak aditzera eman duenez, hiru oinarri ditu: euskal enpresen dinamismoa, burujabetza maila handia eta Jaurlaritzaren kudeaketa zorrotza.

Azken hogei urteotako Eusko Jaurlaritzaren industria politika ez da ustekabean izan, Garcia Egotxeaga, Isasti, Arrieta, Orus, Azua, Retegi, Imaz eta Agirre jaun-andreen estrategiaren ondorioa baino. Lehen bost sailburuak gizonezkoak eta erdaldunak. Hurrengo biak gizonezkoak eta euskaldunak. Azkena, berriz, emakumea eta euskalduna. Beraz, bilakaera ekonomikoa bai, baina baita kulturala ere.

Auskalo gero emakumeek alardeetan txirularik jo behar ote duten ala ez. Seguru baietz. Baina, aukeran, nik behin-tzat nahiago Ana Agirre mila enpresariren aurrean gidari, mila emakume txirulari Jeneralaren gidaritzapean baino. Nahiz eta Berdintasun Legeak lehena ez aipatu eta bigarrena, ostera, bai.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |