Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen XI. Txorimalo Lehiaketaren sari banaketaren ekitaldia egin zen larunbatean. Urtero legez, Erramu Zapatuko feriaren harira egokitutako gune ezberdinetan izan ziren ikusgai lehiaketara aurkeztutako lanak.
Guztira 185 lagunek hartu dute parte, 29 talde ezberdinetan banatuta. Hori dela eta, 29 lan aurkeztu dira eta horietatik 24 txorimalo 12 urtetik beherakoek aurkeztu dituzte, lau 12 eta 65 urte bitartekoek eta beste bat 65 urtetik gorako pertsona batek.
Lehen taldean "Letxugak" taldeko gaztetxoak izan dira irabazleak, bigarren postua "Estripeak" taldekoentzat izan delarik. B taldeko irabazlea, "Buruhaundiak" taldea izan da, "Bergaratarrak"en aurretik. 65 urtetik gorakoei zuzendutako taldean, Mizpirualde egoitzako lagunak izan dira garaile.
Bestalde, esaldi onenaren saria Aranzadi ikastolako Mendigoizaleak taldearentzat izan da "Mendizaleak igo du euskararen aldapa, tipi-tapa tipi-tapa, euskararen ohinatzei jarraika!" leloarekin. |