Udaletxeko Osasun eta Gizarte zerbitzuak, Izadia Kabineta eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera, gurasoen topaketak antolatu ditu, seme- alaben heziketarako trebetasunak garatu eta hausnarketa egiteko helburuarekin. Lehenengo zikloa hilabete honetan burutu da eta bigarrena, berriz, apirilean ospatuko da. Topaketa apirilak 7an hasiko da eta 28an amaituko, hala, lau astetan zehar hainbat pedagogo, hezitzaile eta prebentzio teknikarien hausnarketak entzuteko aukera izango dute parte hartzaileek.
Gurasoak bi klase desberdinetan banatuak egongo dira, izan ere, umeen adinaren arabera gaiak desberdinak izango baitira. Lehengo taldea 10 urte harteko seme-alaben gurasoek osatuko dute eta bigarrena, aldiz, 11 urtetik gorakoak dituzten semealaben gurasoek.
Lehenengo taldeko partaideek landuko dituzten gaien artean haurtzaroa eta sexualitatea eta haurtzaroa eta eskola daude. Jelosiak, borrokak eta arauak ere jorratuko dituzte eta baita haurtzaroa eta osasuna ere.
Bigarren taldea osatzen duten gurasoek, berriz, adoleszentzia eta sexualitatea eta adoleszen-tzia eta eskolari buruzko informazioa jasoko dute. Beste gai batzuk ere landuko dituzte, hain zuzen ere, gazteak eta beraien taldea. Drogak eta pertsonengan dituzten eraginak eta sor-tzen duten menpekotasuna zehaztuko dituzte.
Topaketek irauten duten bitartean, parte hartzaileen seme-alaba txikienek haurtzaindegia erabiltzeko aukera izango dute. |