 |
|
|
 |
Kanpainaren aurrerapena izango dugu gaur Aberri Egunarekin; ostiralean bete-betean sartuko bada ere. Efe |
|
|
|
Abrakanpaina
|
|
Hauteskunde kanpainaren abentura abiaraziko du gaur Aberri Egunak, ofizialki hasiera heldu den ostiralean emango bazaio ere. Gaurkoa etorriko zaigun matraka eta hitz-aspertu kabalistikoen entsegu bat besterik ez da izango. Gutxienez, futbol ligak atsedena emango digu gaur. Beharko!
|
Abentura (iz.)
"Abentura ez da agertzen deitzen zaionean. Abenturaren bila doana oskol hutsak baino ez ditu aurki-tzen bidean, ez bada jainkoek aukeratutako izaki bikain bat, heroien artean handiena, Manchako On Kixote zaldun gorena bezalakoxea" ("El espejo del mar", Joseph Conrad).
Etxera itzuli berria da Jose Pablo Arriaga markinarra Afrikan barrena zazpi hilabeteko abentura gogoangarria bizi ondoren. Markinako eskultorgilea Lekeition abiatu zen belauntzi baten Hegoafrikaraino itsas trabesia bat egiteko. Erdibidean geratu zen ahalegina, Senegal parean i-tsasontzia hondoratu baitzi-tzaion. Jose Pablok, baina, aurrera egitea deliberatu zuen, itsasotik ez bazen, oinez, eta hainbat pasadizo gazigozo (gozotik gehiago gazitik baino) eta abentura harrigarri topatu zituen bidelagun. Kontinente beltzeko herrialde ugari zeharkatu eta bertako bizilagun piloa ezagutu ondoren, Hegoafrikara iritsi zen. Bertan ikasi eta ikusitakoa bere egurrezko artelanetara ekarri nahi du orain.
Aberri (iz.)
Poetak zioenez, aberria ametsen gordeleku kuttunena dela onar-tzen badugu, aberririk aberriena nor bere haurtzaroa delakoan kontsentsu zabala izan daiteke, hara jo ohi baitugu gure amets ederrenetan, aberriaren bila.// Politikarien bazka elkar-mokoka jarduteko, euren botere-jokoa alegia.// Ur putzu bat, beteta dagoenean, ordura arteko aber-tzaleak uraz husteari ekiten diona; hutsik dagoenean, abertzaleak uraz betetzeari ekiten diolarik (behin beteta, akaso husteari ekiteko?).
Aberri Eguna dugu garu eta gure herrietako balkoietan ikurriñak haizatuko dira hori gogorarazteko. Batzuek eta besteek erromesaldien joango dira euren Donejakue bide partikularrean meza hartzera. Elizkizunak Durangon (Aralar), Iruñean (Batasuna), Gernika-Lumon (EA) et Bilbon (EAJ) izango dira. ELAk eta LABek ez dute halakorik egiten, baina urtero bezala euren aberri-entziklikikak zabaldu dituzte. Konstituzionalistek, berriz, ez dute Aberri Egunean mezarik egingo, J. L. Rodriguez Zapatero eta Mariano Raxoik ez dute gaur pulpitutik arengarik luzatuko. Beharrik ere ez, Madrilen egunero da-eta Aberri Eguna.
Abrakadabra (iz.)
Antzinatean hitz honek botere magikoa zuela uste zen, II. gizaldian gnostikoek izpiritu onak deitzeko erabiltzen zuten, oinazeak eta gaixotasunak uxatzeko.
Ostiralean abiatuko da Apirilaren 17ko hauteskunde kanpaina. Hamabost egunez giro telurikoa nagusituko da bazterretan, alderdiek era guztietako izpiritu txarrak inbokatuko baitituzte eta euren burua azalduko dute botika gisa. Abrakanpaina!!
Askapen teologia
Eliza katolikoaren, bereziki egungo Vatikanoak ordezkatzen duena, barne kontzientzia arantzaz betea.// Bibliako larre eta artaldetik ihes egindako ardi beltza.
Oscar Arnulfo Romero go-tzainaren heriotzaren 15. urtemuga bete berri da asteon. Heriotzaren eskuadroiak meza ematen ari zen elizara sartu eta tiro egin zioten Askapen-teologiaren buru zelakoan. San Salvadorko herritarrek "Ahotsik ez zutenen ahotsa" deitzen zioten. Garai batean Vatikanoren ezin ikusia jasan bazuen ere, orain haren bedeinkapena du eta santu egin nahi dute. "Zein azterrezinak diren Jainkoaren bideak!!".
Atseden (iz.)
Bi sutealdiren arteko suetena.// Bazterrak nahasteari utzi ondorengo anabasa.
Futbol izarren ligaren bidegurutzeak Aste Santuan atseden eman ohi du, denon poztasunerako: futbolzaleek indarrak hartzeko azken txanparako eta zaleak ez direnak esker-tzen dutelakko, Jesukristok I-tsaso Gorrian bezala, futbolaren olatuaren gainetik pasa-tzea. Dena den, zoriontasuna ez da egundo erabatekoa izaten, eta futbol ale bat bai izango dugu, Espainiako selekzioak Serbiaren aurka jokatuko baitu asteazkenean. Emai-tzatik harago, albiste Asier del Horno izan liteke, gure artean Marx Anaietako Harporen gisan mutu eta harpa joka ibiltzen bada ere, Madrilen hitza berreskuratzen baitu. |
|