DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-03-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Euskadi
«Está en juego que haya un delegado del Gobierno español en Ajuria Enea»
La Policía afirma que los tres detenidos el viernes intentaban reorganizar desde hace dos meses el "complejo Donosti"
El 88% de la ciudadanía vasca se siente muy segura al caminar de noche por la calle
"Bakearen Bidea" alcanza un tercio del camino entre Pforzheim y Gernika
Aproximaciones
Detenida una persona en Iruñea por una presunta agresión sexual en un gimnasio
Estudiantes vascos obtienen premios en el congreso UNIV 2005
Hilobiak ireki
Hilobiak ireki
Iñaki Beristain
Fededunok, eta nahi izan duen orok, Pazkoa ospatu dugu: heriotzatik bizira dagoen "pasoa". Ostiral Santuko nekaldi-heriotzak bart gaueko argi ederrean piztu eta poztu dira. Eta gorputzean kabitu ezineko oihu askatuz kantatu dugu Pazkoaren bizipoza. Bizia nagusitu zaio heriotzari. Badakit, kontu hauek denak arrotz samarrak gerta dakizkiokeela giro honetan ez dabilen bati, baina guk hala sentitu eta hala bizi izan dugu. Eta, zinez, ederra da!

Pazkoa pozez eta mezuz betea dator. Ez hilobi-mezuz edo hondamen-mezuz edo gorroto-mezuz. Bizia du mezu, senidetasuna, elkartasuna. Ez dator gizartearen bideak gaitzestera ere. Gizadiari bizi-bide berriak urratu eta eskaintzera baizik. Azken aldiotako sesioek besterik erakusten badute ere, fedearen pazko-mezua hurbiltasunezko mezua da, bihotz-zabaltasunezko mezua, errespetuzko mezua, gizartearen autonomiarekiko begirune handia erakusten duen mezua.

Hori bai, gizartearena errespetatzeak ez du esan nahi guk geure mezua saltzeko daukagunik. Ez diogu inori inposatu edo ezarriko. Baina, eskaini bai. Eskaini, bizi-mezua delako, askatasun-mezua delako, gizatasun betearen mezua delako. Eskaini bai, gure ibilbidean sortzen ditugun hilobi kontaezinen ondoan, hilobi irekien mezua delako. Eta gure uste apalean, gaurko gure gizarte honek behar du hilobiak irekiko dizkion argia eta itxaropena.

Ez da guk sortu dugun mezua, eman egin zaigu eta eman bezala jaso dugu. Eta jaso dugun prezio berean eskaintzen dugu, doakotasun gozo eta betean. Ez gatoz, besteek ez daukatena eskaintzen dugulakoan harro. Ez da gurea eta ez dugu guk sortu; beraz, harrokeriari ez zaio honetan leku handirik gelditzen. Inork ulertu nahi balu gure bihotzak poztu dizkigun notizia, bizi-notizia, hilobi irekien notizia, denen eskura jartzeko ahalegina besterik ez dugu egin nahi. Eskaintza da; beraz, nahi duenarentzako eskaintza.

Eskaintzen duguna ez da, gainera, doktrina edo morala. Ez gatoz konkistatzaile, galdu genituen barrutien bila. Ez daukagu ezer erakusteko, ez arautzat ezartzeko. Gizarteari entzuteko belarriak irekirik ditugula gatoz, Jesusek argi erakutsi baitigu berak badakiela nonahi eta noiznahi hilobiak irekitzen, bai Eliz barruan, bai Elizatik kanpo ere. Guretzat balio handikoa delako eskaintzen dugu Jesusek Pazkoan uzten digu bizi-mezua. Beste arrazoirik ez dugu.

Esango zait ez dela hori eliztar askoren estiloa eta moldea. Badakit. Baina, Pazkoa horrelakoxea da eta eliztarrok ere ikasi beharra dauzkagu Pazkoak uzten dizkigun mezua eta moldea, biak. Askotan, molde okerrez mezua bera antzutu baitugu gizartearen begietan. Eta mezuak garrantzi handia du gizon-emakume guztientzat, geure molde okerren bidez galeran jarri ahal izateko.

Moldeak molde, mezua hor dago. Hor dago, bizi-emaile, askatasun-iturri, gizatasun-labe. Hor dago Pazkoaren eskaintza giza-egile, askatzaile, edertzaile. Hor dago Pazko-mezua pobreentzako itxaropen-iturri, kartzelatuentzako aire fresko, torturatuentzako duintasun-aitorpen. Hor dago Pazko-mezua zaurituentzako ukendu gozo, etenaren samina bizi dutenentzat elkartasun-besarkada, gorrotoa egiten eta nozitzen dutenentzat maitasunezko musu. Hor dago Pazkoa mundu berri baten goiztiri egina, harreman berrien lokarri, poz azkengabekoaren ukitu.

Bai, hor dago Pazkoa eta hor gaude Pazkoa ospatu dugunok. Guri dagokigu harena haren moldera zabaltzea. Guri dagokigu Pazkoaren ametsa gertaraztea. Guri dagokigu Pazkoaren edertasuna desegiten duten indarrak lotzea. Guri dagokigu Pazkoaren mezu askatzaileari bidea aurratzea. Guri dagokigu, hitz batean esateko, Pazkoaren izenean hilobiak irekitzea!
PROMOCIONES  
LA TOALLA DE LAS FEDERACIONES VASCAS
Consiguela ahora en nuestra oficina comercial de Indautxu.
LA TIENDA DE DEIA
Si en su día no lo pudiste conseguir ahora te damos la oportunidad.
LIGA DEIA F-7
Abierto el plazo de inscripción para la próxima temporada 08/09. Toda al información.
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |