 |
|
|
 |
Ekitaldien antolatzaileak, atzo Donostian. Nagore Iraola |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Iparraldeko euskal musika eta literatura ezagutzeko aukera Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean
|
|
Ekitaldiak ‘‘Iparraldea bertan!’’ izenburupean ospatuko dira apirilak 7, 14, 21 eta 28an
|
 |
|
G. I. Donostia
|
 |
IPARRALDEKO EUSKAL kultura Donostiara hurbiltzeko asmoarekin ospatuko dira laugarren urtez, mugaz beste aldeko artisten lanak aurkeztuko dituen jardunaldiak. Ekitaldi guztiak arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean hil honetako, 7, 14, 21 eta 28an ‘‘Iparraldea bertan!’’ izenburupean .
Egun horietako programazioaren berri emateko, Gipuzkoako hiriburura hurbildu ziren atzo, Daniel Landart, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria, Mixel Ducau, abeslaria eta Lucien Etxezaharreta kazetaria. Helburua Iparraldeko artisten eta mintzalarien «berezitasunaren adierazlea izango den leiho bat baino gehiago izatea da». Ekitaldiak Carolina Phillips eta Mixel Ducau ‘‘Bidaia Bikotea’’ren kantaldiarekin hasiko dira. Euskal Herriko folklorea oinarritzat hartzen duen bikote honek, bizpahiru kanta berri aurkeztuko dituzte.
‘‘Mende erdi iparraldeko literaturan’’ izenarekin mintzaldia antolatu dute apirilaren 14rako. Lucien Etxezaharreta izango da hizlaria eta Miren Aranburu eta Kattalin Totorika izango dira berriz, esatariak. Etchezaharretak Iparraldeko literatura Hegoaldera zabaltzeko beharra azpimarratu zuen. «Hiru probintzia gara, eta ez ezagupena izugarria da», gaineratu zuen. Mintzaldiarekin beraz, ahozko zein idatzizko literatura «bultzatzea» lortu nahi da. Horretarako 60ko hamarkako Erdozaintzi-Etxart, Davant, Etxamendi eta Landarten lanez gain, Itxaro Borda edota Ur Apalategi idazleak izango dira mintzagai.
Jean-Mixel Bedaxagar katariak eta Mikel Urbeltz bibolinjoleak Zuberoako kanta zaharrak eskainiko dituzte apirilaren 21ean. Bedaxagar Iparraldeko abeslari berezienetako bat da; txikitan ikasitako zuberotar zein Erronkari aldeko doinuak ondo ezagutzen ditu. Horregatik XVIII. mendeko zenbait abestirekin batera, jota bat edo beste sartu ohi du bere errepertorioan.
Omenaldia
Azkenengo egunean Anton Abbaddia, astronomoa eta Frantses Zientzia Akademiaburu izan zenari omenduko zaio. Landartek esan zuenez, Abaddie euskal kulturan lagundu zuen, batez ere Lore Jokoak diruztatuz. Bertso lehiaketak iragan ziren 1851tik 1897ra, hala nola Urruñan eta Saran. Honen inguruan antolatu dituzte ‘‘Atzoko eta gaurko bertsoak’’. Apirilaren 28an Jean-Noël Bessonart eta Martxel Brave kantariak eta Amets Arzalluz eta Sustrai Colina bertsolariak izango dira Donostian. Bi gazteak garai bateko gaiak ikuspegi gaurkotu batean agertu behar izango dituzte. |
|