DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
06-04-2005
Gipuzkoa Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Aita Santuaren heriotzan
Gure Iritzia
Amenaza política suprema
Revista de prensa
El Cambio, sólo si es para mejor
Harategizar (I)
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Harategizar (I)
Julen Gabiria
Askotan esan da: literatura ezer bada, jolasa da. Alde batetik, barruan duzuna nolabait atera behar da, eta hitz edo forma egokiak bilatzea jolas bihurtzen da. Ez naiz gogoratzen ze idazlek esan zuen sekulako obrak zituela buruan, inoiz ikusi ez ziren liburu bikainak. Gero, apur bat etsita, aitortu zuen buruko marabilla horiek idaztea baino ez zitzaiola falta. Jolas egitea falta zitzaion, beraz.

Beste alde batetik, literatura jolasa da, errealitatetik sortzen delako eta horrexegatik delako, hain zuzen, autobiografikoa: idazleari zuzen- zuzenean gertatu ez arren, bere burutik, bere galbahetik pasatu delako, eta bere eskutik heldu delako orri zurira, forma eta erritmo pertsonal batekin. Egia gezur bihurtzea, idazlearentzat, gezurra egia bihurtzea bezain gauza inportantea da. Edo sinesgarritasuna ematea sinesgaitza denari, edo sinesgaitz bihurtzea sinesgarria dena. Baina irakurleak sinesgarritasuna nahi badu, atearen beste aldean ere barra-barra aurkituko du, bizi-bizi, autobusean edo fruterian. Literaturaz ari garela, ez zait gustatzen egia edo gezurra, sinesgarritasuna edo sinesgaiztasuna aipatzea, ez dudalako ulertu nahi literatura errealitatearen sukurtsal gisa, baizik eta, errealitatearen ikuspegi bat emanda, aparte zaramatzan mundu gisa. Labur esateko, jolas gisa ulertu nahi dut, irakurle zein idazle naizenean.

Horregatik, Zazpi Kaleetako paseo hauetan, badago une bat erreala dena, badago beste une bat jolasa dena, eta badago beste bat, azkena, zuen begietara heltzen dena, ez dakidana zer den. Izan daiteke errealitatearen ispilua, izan daiteke gezur galanta, ametsa edo nahi duzuena. Eta horretaz pentsatu dut Harategizar kaletik paseatzen ari naizela, sartu naizenean Kebab batean eta erabaki dudanean, gero, Kebabeko pertsiana jaisten dutenean, jarraitu egingo dudala zerbitzaria, tipo okre hori. Eta pentsatu dut hasi dela jolasa, hasi dela literatura. Hurrengo astean kontatuko dizuet. Baina ez larregi pentsatu egia ote den, ze, akaso, egia izango da.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |