 |
|
|
 |
Oñatiko klaratar mojak bokazioen urritasunaz mintzatuko dira. |
|
|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Elizaren krisia hizpide, gaur ‘Dokugunea’n Euskal Herriko abade, moja eta laikoen ikuspuntu ezberdinetatik
|
 |
|
F. K. Bilbo
|
 |
|
Elizak bizi duen krisiari buruzko erreportajea eskainiko du "Dokugunea"k gaurko saioan, Izaro Iraeta aurkezlearen eskutik. Euskadiko herri eta hirietako elizak gero eta hutsago daude, hauetan meza ematen duten apaizak gero eta gutxiago dira eta komentuetan ere ez da apenas moja berririk sartzen. Orain dela egun gutxi, gainera, Aita Santua hil da eta orain ikusmin handia dago Eliza katolikoak hartuko duen norabideaz. Aste honetako programan eliza barrutik bizi duten pertsonak elkarrizketatuko dituzte. Besteak beste, ordenatu berri den abade batekin, Egoitz Arruzarekin, izango dira. Larrabetzu, Lezama, Zamudio eta Derioko elizetaz ardura-tzen da beste abade batekin batera. Bere eliztarrekin hitz egiten eta meza ematen ikusteko aukera izango da eta ea zerk bultzatu duen pausu hori ematera galdetuko diote. Herriz herri, elizaz eliza, egunero bere ibilbidea egiten duen Jesus Goldaraz apaizarekin ere igande goiz bat pasatuko dute. Goldarazek Elgorriaga, Doneztebe, Legasa eta Narbarteko elizak eramaten ditu, hiru igandeetan eta bestea larunbatetan. Oñatiko klaratar mojekin ere egongo dira, azken 15 urtean ez da moja berririk sartu bertan baina pozik dira, hala ere. Labadorak, sekadorak eta garbitzeko makineria dute eta egunero horretan ari-tzen dira. Horrez gain, Donostiako gotzain Juan Maria Uriartek bere bulegoan hartu du saioko lan-taldea eta erantzun argiak eman ditu Elizaren egungo egoeraz. Eliza Gara taldekoak, adibidez, fededunak dira, praktikanteak, baina ez daude batere ados elizaren zenbait argudiorekin. Hauek beraiek defenditzen dutena azalduko dute. |
|