DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
27-05-2005
Bizkaia Euskadi Iritzia Estatua Mundua Ekonomia Kirolak D2 Azkena
Iritzia
Gutunak
Gestos
Gure Iritzia
¿Qué nos quiere decir ETA?
Revista de prensa
Europa, de la ceca a la meca
Imanak eta ispiluak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Imanak eta ispiluak
Ixiar Rozas
Esku ezkutu baten eraginez edo, gauza guztiak biderkatu egiten dira Sirakusan. Zuriak diren etxeak, zuriagoak dirudite, higatuagoa ageri da eraikinetako toba eta itsasoak ere indartu egiten du bere urdina joan-etorrietan. Trenez iritsi da ibiltaria, baina berehala hurbildu da penintsula bat osatzen duen eta itsasora begira dagoen hiriko alde zaharrenera. Zurienera. Espaloiaren marra luzeak, etxeen marra okerrak eta irregularrek, eta lehortzear dauden zuhaitzen enborretakoek bat egiten dute bero sargoriarekin.

Arkimedesen ispiluen eraginez izan daiteke, baina Sirakusatik borobila ageri da zeruertza, eskura, haur gineneko mapa mundia eskutan hartzen genuenean bezala. Gauza bera pentsatuko zuten Sirakusako agintariek erromatarren lehenengo erasoak pairatzen hasi zirenean: mundua eskura behar zutela, eta ezin zietela bere portura indarrez sartzen utzi. Horretarako eskatu zuten bertakoa zen Arkimedes fisikariaren laguntza. Lehenengo erasoan, sutan zegoen egurrez betetako zaranak utzi zituzten uretan. Egurren artean iman indartsuak ezkutatu zituzten. Erromatarrek armak altxatu orduko, imanak eta sutan zegoen egurra erakartzen zituzten, eta, ondorioz, su hartu zuen ere erasotzaileen flotak.

Etsaiaren bigarrengo erasoan, Arkimedesek ispilu handiak paratu zituen hiriko harresietan, eta horrek Sirakusako udako beroa biderkatu zuen. Erromatarrak atzera egin behar izan zuten bero jasangaitzarengatik. Alabaina, iritsi zen hirugarrengo erasoa, eta, aldi hartan, Arkimedesek zientzia aukeratu zuen: zientziarako beharrezkoa zen hausnarketa bat burutu behar zuela esan zien Sirakusako agintariei. Hausnarketa ez zela helburu esan zioten hauek, bere helburua hiria salbatzea zela, baina Arkimedesek konpromezua bere buruarekin eta etorkizunerako garrantzitsuak izango ziren kalkuluekin zuela argitu zien. Biharamunean sekulako iskanbila entzun zuen Arkimedesek Sirakusako kaleetan. Lanean jarraitu zuen, ordea, eta halaxe harrapatu zuen erromatar baten ezpatak «zirkuluaren norabidea tenperaturaren baitan dago», esaten ari zela.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |