|
|
|
Euskal Herriko harrijasotze finala, bihar Legorretan
|
 |
|
Andres Osa "Sakona" Bilbo
|
 |
Euskal Herriko harrijaso-tzaileen finala bihar (18:30ean) jokatuko da Legorretan, harri handiekin. Joseba Ostolatza Errenterikoa egungo txapelduna, Aimar Irigoien Errezilgoa eta Juan Jose Unanue "Goena-txo" azkoitiarra dira lehiatuko direnak. Indartsu hauek norgehiagokan erabiliko dituzten harriak lau dira, eite eta kilo desberdinetakoak laurak ere: 125 kiloko borobila, 150 kiloko kubika, 175 kiloko zilindroa eta 200 kiloko harri kuadroa. Bakoitzarekin hiru minutuko txanda izango dute. Txapela irabazteko faborito nagusia Ostolatza da baina Goenatxok ere aukerak baditu.
Bestalde, igande eguerdian Aiako frontoian zita garrantzi-tsua dute Donato Larretxeak eta Mikel Mindegiak. Bertan Urrezko Aizkolarien finalerako txartela dute jokoan. Aukera guztiak Larretxeak ditu. Bestalde, eta Aian bertan, aizkolariekin batera, harrijasotzaileen lehiaketaren finalerdia jokatuko da. Irigoien eta Izeta III.a Ostolatza eta Izeta IV.ren aurka. Neurketa parekatuagoa eratzea zaila da. Irabazleek Saralegi eta Zelailuzen aurka jokatuko dute finala.
Horrez gain bihar Mungian, 17:00etan, Euskal Herriko lauko sokatiraren ekitaldi berri bat jokatuko da, 320 kilotan, eta 16 talde neurtuko dira. Igandean, 11:00etan Durangoko Astola jauregiaren inguruko zelaian, berriro kategoria berdineko laukoen arteko neurketak izango dira txapela jokoan izanik.
Bukatzeko, Getxon, Andra Mari probalekuan, idi demak izango dira gaur hasi eta astelehena bitartean. |
|