|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Euskal gramatikari buruzko jardunaldiak, bihar Bilbon
|
 |
|
E.P. Bilbo
|
 |
AURTEN 25 urte bete dira Euskaltzaindiaren Gramatika ba-tzordea sortu zela. Hori dela eta, eta ‘‘Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU) VI (Mendeko perpausak 2)’’ liburua (bildumaren azken liburukia) argitaratu dela aprobetxatuz, Gramatikaren inguruko jardunaldi bat antolatu du Euskaltzaindiaren ba-tzorde horrek, ekainaren 9an.
Jardunaldia 10.30etan hasiko da, Jose Antonio Mujikaren ‘‘Gramatika batzordeak 25 urte’’ hitzaldiarekin. Ondoren, I-tziar Lakak eta Pello Salaburuk ‘‘Gramatikaren izaera eta deskribapena’’ mintzaldia eskainiko dute.
Bestalde, 12.00etan, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Pello Salaburu Gramatika ba-tzordeburuak ‘‘Euskal Gramatika: Lehen Urratsak VI (Mendeko perpausak 2)’’ liburua aurkeztuko dute. Ekintzak Euskal-tzaindiaren egoitzan izango dira, Bilboko plaza Barrian. |
|