|
TELEVISIÓN
|
|
|
|
|
|
|
Kalean da Larraitz Loiarte Azkue antropologoaren "Antoine d’Abadie" liburua
|
 |
|
A. Laiseka Bilbo
|
 |
Antoine d’abadie pentsalari, astronomo, espeleologo edota zientzialariaren bizitza azter-tzen duen "Antoine d’Abadie" lana kaleratu du Larraitz Loiarte Azkue antropologo gazteak. Bere garaian, XIX. mendean, ezaguna izan zen zientzialariaren irudia berreskuratzea eta gaurko irakurlearengana hurbiltzea izan du helburu euskaldunak. Duela urte eta erdi inguru jarri zuen abian proiektua eta lan horretan lagun izan ditu Umberto Sabatini argentinarra eta bere ama, Maria Jesus Azkue, Bizkaiko Astrologia Elkarteko presidentea.
«Kasualitatez ezagutu nuen D’Abadie -jakinarazi zuen atzo egileak berak-. Amak etxean berari buruz zuen liburu bat eskuratu eta irakurtzeari ekin nion. Hor piztu zitzaidan gaur egun apur bat ahaztuta dagoen per-tsonaiaren inguruko interesa». Bihartik aurrera salgai izango den liburu irakurterraza dela azpimarratu zuen egileak eta bost hizkuntzatan ikusiko du argia, euskara barne.
Hiru atal
"Antoine d’Abadie" lana hiru ataletan dago banatuta. Lehenengoa Larraitz Loiartek berak landu du eta D’Abadieren biografia osatua da. Bigarrenean, bere etxea izan zen Hendaiako gazteluaren parte sinbolikoa dago aztergai, eta hirugarrenean, berriz, gazteluaren arkitektura. |
|